26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 224

Nerea: Ba oso zorrotza. Etortzen ginen, zain egoten ginen gazteak etortzea, koadrila bat ez bazen

etortzen ya geunden larrituta. Ba ya itxoin behar genuelako horiek etorri arte, edo egoten ginen

eztabaidatzen: “Zer, hasten gara, ez gara hasten?”, “Bai, hasi egin behar gara”, edo “Itxoiten

dugu!”. Tentsioa zegoen, denbora guztian zegoen tentsioa. Eta hasten ginen igual bostak eta

hogeiean, eta den ateratzea nahi genuen pues a la perfección; o sea, hau pentsatu dugu horrela

egin behar genuela eta dena egiten genuen, eskema bat: seirak eta laurdenetan atsedena egiten

dugu sei eta erdiak arte... Eta dena oso metodikoa nahi genuen, eta horrela ezin da, ze edozein

mementotan zerbait gertatu leike, hori inevitablea da, orduan...” (Nerea Manzisidor, 2.

elkarrizketa).

Horrela, zerbait egitea zen xedea. Ekintza. Hori zen hasierako hilabete eta erdiko

hezitzaileen lana gidatzen zuen hitza. Nolanahi ere, horrela lan eginez nola sentitzen

ziren ere adierazten dute suspertzaileek.

“Ba daukazu presiño hori, ez? Joaten zara ya buruan sartuta hori egin behar duzula (...) “Egin

behar dira, egin behar dira tailerrak eta egin behar dira”, eta orduan larritu moduan egiten zara,

hombre ez gaizki-gaizki hor, baina bueno esaten duzu: “Jo, begira prestatu dugu ordu beterako,

eta egin ditugu bost minutu, eta gainera kexatzen ari dira”, eta geratzen zara sentsaziño horrekin:

ez dute ondo pasatu, eta gainera egon gara ez dakit zenbat denbora prestatzen, ez digu balio

izan ezertarako (...) geratzen jatzu zapore mingotsa bezala” (Lorea Zenitagoia, 2.elkarrizketa)

Demelsaren hitzak guztiz argigarriak dira, tarte luzea izan arren, oso esanguratsua da:

“Ba: etorri pa, pa, pa, pa, eta joan. Eta joan etxera, benetan, gaizki! Nerea eta ni etxera joaten

garela batera, ba buruko minez... Oso gaizki. Aparte lekuak ere egiten duela, eta hirurogei

pertsona hemen sartuta, ez dituzula ezagutzen... Ba berriak ginen denak, eta “Nondik eusten

digu?!”. Nik uste dut aurten, imajinatu, matrikulazio kanpaina egin eta gero de repente beste

hirurogei etortzen badira, ba ya ikasi genuela eta beste era batera hartuko genituela gauzak, eta

batzuk ezagunak izango dira. Espero dut, hala izaten baldin bada, beste era batera hartzea

gauzak. Baina aurten oso gaizki, dena planifikatuta!: bostetatik bostak eta erdira hau, bostak eta

erdietatik seiak bost gutxi arte hau, seiak bost gutxietatik seiak eta laurdenak arte... eta hortaz

ezin ginen atera, ze plangintzatik ateratzen baldin baginen zer egin behar genuen!! Ba igual tailer

batean dauzkagu pentsatuta hiru eskulan egitea, eta batekin gustura ari gara eta (aldatu

beharraren keinua egin du Demelek eskuekin)... Es que ez geunden ezta gazteekin, hombre

denekin hitz egiten duzu, baina nik sute dut ez genuela ezta konfiantza minimo bat lortu ere egin!!

Ze egiten genuen?! Ez geneukan beraiekin hitz egiteko denbora! (barrez), bastante geunden gu

gure zeran (programazioaren gorabeherekin, alegia). Eta klaro, gainera, alboroto pila bat, mutile

ere bai bastante estropeatzen zuten tailerra, ze harrotu egiten ziren, bastante bitxoak dira ya...

Orduan, os gaizki. Oso gaizki. Ni Kuadrillategira ostiraletan, ba nire lana zen eta etortzen nintzen,

baina bostak ailegatzen zirenean!... Es que ez ginen gustura etortzen, ez genuen ondo pasatzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!