26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 223

“Hasierako hilabetea, bi hilabete igual, dena eduki behar genuen superlotuta, ordutegia

superkalkulatuta, eta ya ez bazen irtetzen ondo, ya ginen biak como “Hau ez dugu egin!, bestea

ez dugu egin!... Zer ba ez dugu egin hau?!”, batzuetan ez ginen atrebitzen egiten prestatuta ez

genuen gauza egitera ez zelako irtengo ondo...” (Iera Zubikarai, 2.elkarrizketa)

Jakin bazekiten prozedura horrekin gustura ez zirela sentitzen, baina inertzia hori

gelditzeko eta beste bat abiarazteko indarrik ez zuten, eta modurik ere ez zuten

antzematen. Orduantxe beraz, bukatutzat eman nuen aurreikusitako okatze-fasea eta

etengabeko formazioari heldu nion, hau da hasierako formazioak utzitako zapore eta

uzta goxoari jarraipena ematen, eta horrela hiru epeak modu koherentean elkarlotzen

ziren: hasierako formazioa, kokatze-fasea, eta etengabeko formazioa.

Halere, oraindik kokatze-fasea hobeto ulertzeko azpimarragarria da Loreak eta Amaiak

erabiltzen zuten lan-tresna. Eurek fitxa tekniko bat zerabilten, non tailer bakoitzean zer

egin behar zuten zehazki jartzen zuten. Gazteekin egon eta gero, fitxa horretan bertan

aparteko zerbait gertatuz gero, hori ere idazten zuten, eta horrekin batera saio aurrera

eramateko aurrekontua (materiala erosi bazuten zenbat diru behar izan zuten,

garraioak...). Nire irudikoz, horrelako kontrola egitea ondo egon daiteke, baina Loreak eta

Amaiaren heziketa lanaren gaineko hausnarketa, gogoeta, formazioa eta hobekuntza

hortxe amaitzen zen. Fitxa horretan bertan ez zuten sakontze ea zein gako zeuden

tailerretan, hau da, ea zein zen gazteak eta euren arteko harremanen kalitateen

nolakotasuna, eta zer egin zezaketen euren zeregin pedagogikoa hobetzeko. Horri

guztiorri buruz ez ziren aritzen. Hori oso adibide grafikoa eta esanguratsua iruditzen zait

deskribatzen ari naizen egoera ulertu ahal izateko. Lorearen hitzek, halere, are argiago

ikusten laguntzen digute:

“Nik uste dut nahi genuela edukitzea dena kontrolpean bezala, ez? Edo “Jo ba hara joaten

bagara, gauzak egin behar ditugu...”, edo obsesio horrekin. Ba gauzak egiteko, eta pixka bat

gauzak ordenatuta-edo. Nik, behintzat, horrela ikusten neban “Ba egin behar dugu zer edo zer!

Ez gara joango Elosura eta egon gora begira bi egun! Zer edo zer egin behar dugu”, ez dakizu?”.

(Lorea Zenitagoia, 2.elkarrizketa).

Esan daiteke perfekzioa zela bilatzen zuten tailerretan, eta praktikaren iragarri

ezintasuna oztopo bilakatzen zen. Ezaugarri hori oso ongi agertzen du Nerea

Manzisidorrek:

“Ni: ... eta nolakoa zen tailerren dinamika?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!