26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 222

eskaini arren, gerta dieke egunen batean aspertzea, eta Aloñari ezer berririk ez bururatzea, hau

da, Egurrak berak halako antsietatea edo herstura modukoa sortzen ari dio.

Aipatutako guztia gazteekin harreman estuak edota beroak eraikitzea eragozten dio. Sua

agertzea, alegia. Zurrunbilo horretan ez dut uste Aloñak gaztetxoen gustuak, nahiak eta abar hain

ongi ezagutzen dituenik (...) Aloñaren mugimenduak, Ibonen lasaitasuna eta erritmo geldoa oreka

dezake, eta alderantziz, ez da hala gertatzen. Aitzitik, Aloñaren Egurrak Ibonen gainetik jarri ohi

da, eta maiz agintekeri kutsua hartzen du. Gauzak mugiarazteko eta jarduerak egiteko gogo biziak

Ibonen jokamoldea eklipsatu egiten du. Ibonek bere iritzia ema baino lehen Aloñak erabakia hartu

du ea gauzatu ere” (16. formazio-saioa, F agiria).

Gauzak horrela, Aloñaren Egurraren kalitatearekiko jokaera hori oso indartsu izan zen

hasierako bi hilabeteetan, eta hain markatua eta sakona zen, hori apaltzea zaila iruditzen

zitzaidala. Hori diot saio batean eztabaida txiki bat eduki nuelako berarekin. Bere ustez,

Sua agertzen zuen, baina nire irudikoz ez, sartuta zegoen zurrunbiloan nekez jakin

zezakeelako gazteen gustuak eta nahiak, eta berarentzat zer egin nahi zuten galdetze

soilarekin eta apur bat hitz egitearekin Suaren kalitatea agertzen ari zen. Inondik inora,

Suaren samurtasun eta adierazkortasuna ez zituen berarekin Aloñak, bai ordea

Egurraren indarra eta borondatea. Hori argi ikusi nuen bai hasierako formazio ikastaroan,

baita gero berarekin izan elkarrizketan. Aloñaren berezko kalitatea eta indarra oso-oso

indartsua zen.

Ikusten denez, eta oharkabean bazen ere, hezitzaileek heziketa beraren izaera praktikoa

ukatzen zuten, teoria praktikara zehatz-mehatz aplikatzea nahi zutelako; zentzu horretan,

giza fenomenoek eta pertsonon arteko harremanek neurri handi batean duten

ustekabetasunari muzin egiten zioten. Gaztetxoak egitasmoa utz zezaketen beldur

horrek harrapatuta hezitzaile ororen ustea zen tailerrak planifikatu zuten moduan joango

zirela, eta hala izan zedin ahaleginak egiten zituzten. Hots, teoria bere horretan praktika

pedagogikoan gauza zedila nahi zuten. Heziketa eta aisialdiaren izaera pedagogikoa

erabat galduta zuten.

Esan nahi baita, planifikazioa oso ongi egiten zutela, baina hori modu desorekatuan

agertzen zuten, hortxe jartzen baitzuten gogo guztia, arrakastaren giltza prestaketa eta

antolaketa epean egongo balitz. Horrela, praktika begira ez zuten ia ezer egiten,

programatutakoa tailerretan bere horretan isla zedin lan egiten zuten. Ieraren hitzek oso

modu indartsuan adierazten dute hezitzaileek hasierako hilabete eta erdi hori nola bizi

izan zuten:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!