26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 221

harreman gutxi edukitzea samintzen zuen. Ez zuen onartu nahi gazteentzako egitasmo

batean nola izan zezakeen hain harreman gutxi gaztetxoekin.

Aloñaren jarrera zen horren agerbide eta adibiderik argiena. Beraren eginbeharrik

behinena ekintzak prestatzea eta aurrera eramatea zen, eta gainera guztiz sinetsita

zegoen. Hori ondo zegoen, kontua da Aloñarentzat besterik ez zegoela, jardutearen

alderdiekin lotutako kalitatearen betaurrekoekin aztertzen zituen tailerrak. Horrek, lehen

aipatu bezala, Ibon eramaten zuen. Nolanahi ere, hasiera batean, horrek emaitza onak

eman zituen gazte guztiek ostiralero-ostiralero agertzen zirelako eta gustura zeudelako,

baina abendutik aurrera zerbait gehiagoren falta bazegoen, baina Aloñak ez zuen horrela

ikusten, Egurraren kalitatea erdi-erdian jartzen zuen. Bere ustez, gazteek aisialdia nahi

zuten zerbait egiteko, bestela ez lirateke etorriko. Ondorioz, berak hezitzaile gisa zerbait

eskaini behar zien: ekintza edo jardueraren bat.

Hortxe kokatzen zuen heziketa lanaren erdigunea: gazteei zerbait eskaintzean.

Egurraren kalitateari esker praktikan bertan sortutako arazoen aurrean ez zen lotuta

geratzen, erraz eta indarrez gainditzen zituen oztopoak: gazteen artean liskarrik

bazegoen bazekien gatazka kudeatzen gazte guztiek onik eta gustura atera zitezen,

jardueraren batean aldaketa egitea oso erraz egiten zitzaion... Hori ona zen, jakina.

Baina, aldi berean, gehiegizko jokaera horrek bere lanean lekutzea eragozten zion, eta,

bide batez, memento pedagogikoari arreta eskaintzea. Modu desproportzionatuan

agertzen zuen Egurra, eta bera ere kezkatzen hasi zen, Lurraren trebetasuna agertzeko

biderik ez zuelako, hua da, lasai eta unean bertan non zegoen sentitzeko. Ezta gazteekin

hitz egiteko lasai eta elkarrekin guazka egiteko ere (Bat egiteko joera). Honako irakurketa

hau egin nuen:

“Egurraren beste ezaugarri bat oztopoak gainditzeko gaitasuna da, eta hori Aloñak bere-berea du.

Ibon ez bezala, arazo praktikoen aurrean ez da lotzen eta trabatuta geratzen, soluzio azkarrak eta

berehalakoak bilatzen ditu, nahiz eta batzuetan nahiko zakarra izan. Hots, zenbaitetan, eta egoera

desblokeatu arren, hausnartu beharrean edota Ibonekin kontsultatu beharrean, berak bere kabuz

hartzen du erabakia, azkar eta bere iritzia besteen gainetik jartzen ohi du. Ezaugarri hori aitortu du

Aloñak. Ibonekin duen harremanean maiz gertatu izan da. Tailerretan Ibonek gauzak lasaiago

hartzen ditu, eta konturatu orduko Aloñak erabaki hartu du, eta burutu ere.

Zentzu horretan Lurraren kalitatearen hutsunea nabari du Aloñak. Gauzak beste erritmo batekin

hartzea gustatuko litzaioke. Ekintza batetik bestera geldialdi bat egin, eta ez zurrunbiloa geldi

ezinean aritu. Izan ere, apur bat kezkatzen hasi da honako kontuarekin: gazteei hamaika ekintza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!