26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 220

tailerretan, hau da, hezkuntza-praktika ez zitzaien gustagarri egiten, gazteekin bat

egiteko eta elkarrekin gozatzeko aukerarik ez (Sua); gauza berriak sortzeko eta egiteko

gaitasunik ez zuten topatzen, Uraren zantzu gutxi; eta anabasa eta desordena

nagusitzen zen tailerretan, non gazteei ez zitzaizkien gauzak argi esaten, Metala gutxi.

Nolanahi ere, Egurra desorekatuak bidea eman zion proiektuaren sorrerari Beasainen,

lau hezitzaileek jarritako, borondatea, gogoa eta lan eskergari esker aurrera atera

zirelako, baina iritsi zen memento bat non gehiegizko zen Egurraren kalitatearen

agerpena, eta horrek besteak beste, irailen hasitako bidea oztopatzen zuen; hots, beste

kalitateekin esperimentatzeko aukera. Hor oso garrantzitsu zen niretzat, eta horrela jaso

nuen Nerea Eliasen balantze batean:

“Kalitateen inguruan, orain arte, eta oraindik ere Egur gehiegirekin jokatzen ari direla, bera

behintzat bai, esan du Nereak. Desoreka handia nabaritzen du berak. Kalitate horrek beste

guztiak neutraldu egiten ditu, eta bere kezka bakarra ekintzak pentsatzea, antolatzea eta ondo

egitea da. Baina horrek tailerretan ezinegona eta urduritasuna dakarkio. Egurraren gehiegizko

presentziak, hau da, antolaketarekiko eta ekintzekiko gehiegizko fijazioak, tailerretan gustura,

lasai eta patxadaz aritzea eragotzi egiten dio; hots, Lurra kentzen diola esan genezake. Horrekin

batera, orain arte gazteekin izan duen erlazioa oso hotza eta urrutikoa izan da, tailerretan ez baitio

harremanei erreparatu, ekintzari besterik ez. Nire iritziz, gehiegizko Egurrak beste kalitateen

balizko agerpena jan egin du, baita. Nereak gainontzeko elementuekin esperimentatzeko aukera

ere” (7. formazio-saioa, E agiria).

Leire eta Maiderren bizipenak oso antzekoak ziren, Egurrak hartuta egon ziren hasierako

bi hilabeteetan. Ez zekiten zergatik, baina zurrunbilo azkar eta geldiezin batean sentitzen

ziren. Oso adierazgarria da Nerea Manzisidorrek hasierako uneak nola bizi zituen

antzematea, saio batean honelaxe jaso nituen bere hitzak:

Tailerrak prestatzeko gure arteko bilerak ere nahiko estresanteak dire. Ez naiz lasai egoten,

helburu bakarra ekintzak prestatzea eta aurrera eramatea da. Jo, ni ohitute nago horrelako

gauzetara, ba aisialdiko elkartean-eta... eta ez zait kostatzen gauzak lotzea eta antolatzea, baina

hau gehiegizko erritmoe da... Ez dakit zer egin, ze tailerrak aurrera eramateko modu bakarre

okurritzen zait: ekintzak egitea.

Demelsa harrituta zegoen bere jokaerarekin. Nekagarria egiten zitzaion lau hezitzaileek

eramaten ari ziren erritmoa, ikusten zuen hori ez zela berak jokatzeko eta agertzeko

zuen ohiko modua, baina egoera orokorraren eta besteen jarduerarako eta gazuak

egiteko grina (Egurra) berea agertzea ekarri zion. Halere, ez egoen gustura; gazteekin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!