26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 219

da, aisialdiko eskaintza batean jarduerak erakargarriak izaten badira askoz hobeto

jakina, baina okerreko fokuan ari ziren suspertzaileak. Horregatik diot egoera

interesgarrian aurkitzen ginela. Izan ere, tailerretan zegoen giroa eta harremanen markoa

ez zen hezitzaileen lehen interesa. Ahula zen horrekiko arreta, eta praktika

pedagogikoaren muina ahaztuta zuten. Funtsean, hasierako formazio ikastaroaren

bukaera aldera berpiztu zen erresistentziak, gazteen kopuruarenak, atentzioa

egitasmoaren alderdi pedagogikoan eta hezitzailean kokatzeko indarra jan zuen. Horrela,

hezitzaileen energia xahuketa guztia tailerrak gertatu baino lehen izaten zen, hau da,

tailerren programazioan eta antolaketan.

Suspertzaileen indarrak ez zeuden tailerrean bertan, ezta euren eta gazteen arteko

harremanen kalitatean ere. Kokatze-fasea ez zen norberaren harreman-trebetasunen

gaineko hausnarketa egiteko garai. Nik ere hala ikusten nuen, betiere kontrolatuz fase

hori aste gutxi batzuk iraungi zuela, noski. Hezitzaileak antolatzaileak bihurtu ziren, non

programatutakoari sekulako garrantzia ematen zioten, eta aurreikusi bezala

sekuentziatzen eta inplementatzen zuten tailerra.

Inertzia hori are indartsuago zen kontuan hartzen badugu aldez aurretik praktika

pedagogikoan oro har, eta aisialdiko jardueretan zehazki, esperientzia zuten hezitzaileek

modu jakin horretan lan egiten zutela, hau da, planifikazioari eta programazioari sekulako

garrantzia emanez, eta zeregin pedagogikoaren esentzia horrekin lotuz. Hau da,

hezitzaileen ordura arteko esperientzia pedagogikoa ez zegoen norberaren

trebetasunetan oinarrituta, eta horrek bete-betean talka egiten zuen nire formazioaren

ideia eta asmoekin. Hala eta guztiz ere, nire aburuz, garrantzitsua da programazioa,

planifikazioa eta antolaketa heziketa-jardueretan; behar-beharrezkoak. Halere, ez dira

praktika pedagogikoaren muina, eta horri heldu ezean nekez egon daitezke aurrerapenak

heziketa kontuei dagokienez.

Bada, ezaugarri hori hezitzaile ororen lan egiteko moduan ikusten bazen ere, are

argiagoa zen Nerea, Maialen, Demelsa, Leire, Amaia, Lorea, Aloña, Ibon, Jon eta Ieraren

kasuetan.

Nerea, Maialen, Leire eta Demelsaren kalitate bera agertu zuten hasierako tarte

horretan: Egurra. Jardunarekin lotutako trebetasuna. Egurra izan zen Beasaingo

hezitzaileek agertu zuten ia trebetasun bakarra, eta indar handiarekin besteak estali

zituen. Ekintza eta jarduera ziren lau hezitzaileen kezka nagusia. Urduri eta artega

agertzen ziren tailerretara, Lurrik ez zuten; ez zuten gozatzen ez gazteekin eta beraiek

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!