26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 11

ahal izateko. Hortaz, tradizio eta molde horiek guztiek jokatzeko patroiak egituratzen dituzte,

eta horiek heziketa lana ustekabekoa denaren ikuspegia saihesteko balio digute.

Hortaz, hezitzaileak, egoera praktikoan murgiltzen denean, testuinguru jakin horren

interpretazio propioa egingo du bere mundu ikuskera, ohitura eta sinesmenen bahetik, eta

horrek guztiak aurrera eramango duen ekintzan aztarnak utziko ditu. Giza harreman

konplexuetan, eta testuinguru praktikoetan, non hezitzaileak erabakiak berehala hartu behar

dituen eta hausnartzeko denbora tarte handirik ez duen (Schön, 1992), garen bezalakoak

agertzen gara. Ontologikoki egituratuta gauden bezalaxe (Gadamer, 1977).

Bat gatoz Kellyren ekarpenarekin (2001). Pertsona bakoitzak mundua eta bere burua

eraikitzeko eta ikusteko duen modua aztertzea funtsezko da. Autore horrek

konstruktibismoaren iturrietatik edaten du, eta gizakion jarduera eta ekintza sormenezkoa eta

konstruktiboa dela baiezten du. Berak landu duen teoriaren arabera –Konstrukto Pertsonalen

Teoria, “Teoría de los constructos personales”- nork bere eraikuntzak (“constructos

personales”) erabiltzen ditu errealitatea interpretatzeko. Interpretazio horren bidez

ingurunean eragiten du. Konstrukto bat errealitatea antzemateko modu berezi eta propioa

da.

Gimenok eta Pérezek (1988) dioten legez, norbanakoak errealitatearen ezagutza

pertsonala eta subjektiboa eraikitzen du, bizitzan zehar jaso eta eskuratu dituen

esperientzien arabera. Are gehiago esango genuke, lehen idatzi dugun ildoari jarraituz:

errealitatearen eraikuntza hori ez dela guztiz subjektiboa, subjektiboartekoa baizik.

Intersubjektibitate horretan garatzen da ezagutza pertsonal eta subjektiboa, eta berau da

norberak errealitateaz egiten dituen interpretazioen sorburua, eta bide batez, hartzen dituen

erabakien eta egiten dituen ekintzena ere bai. Horrela, giza zientzietan oro har, eta

hezkuntza alorrean zehazki, beharrezkoa da norberak egiten dituen ekintzen

interpretazioetan arakatzea.

Hainbat autorek (Nisbett eta Rost, 1980) ildo horretatik bideratu dituzte beraien

ikerketak. Horietan, norberaren oinarri ideologikoak ekintzetan sekulako eragina duela

aipatzen dute, eta berau subjektuek bere ingurunearekin eta gainontzeko subjektuekin egiten

duten elkarrekintzaren bidez elikatzen dela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!