26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 217

Zailtasunak baino ez zituzten ikusten hamalau eta hamasei urte bitarteko gazteekin lana

egitean, beraien irudiko oso zaila zen adin hori zuten gaztetxoentzako zerbait

erakargarria egitea, eta arazoak baino ez zituztela sortzen. Nire irudikoz, topikoz beteriko

iritzia zen, baina, jakina, topiko guztiek bezalaxe indar handia zuten euren

hautemateetan. Ikus dezakegunez, faktore hori lotzen da lehen aipatu dugunarekin; hots,

gazteak, nola edo hala mantentzea kezka bilakatu zela:

“Beldurra hasieran. Beldurra zen ea ondo joango zen gauza, etorriko ziren gazteak larunbatero

(...) Ba hori, beldurra lehengo zen, gazteak apuntatuko ziren edo ez, gazteak egongo ziren edo

ez. Eta hamalau urterekin, Deba ez da oso handixa eta bueno... hori, alde horretatik lehengo hori.

Gero beste beldurra porque ni ez naiz egon sekula monitora bezala, orduan... Klaro! Ez!!...

Sekula. Egon naiz umeak zaintzen inoiz, baina... ez. Horregatikan, beste beldurra hori, joe ez

naiz egon sekula, eta hamahiru-hamalu urtekoekin ya ez da, hiru urtekoekin bezala edozer gauza

egin... ba hori, beldurra hori: gustura egongo ziren, ez ziren egongo, funtzionatuko ote genuen,

dinamika asmatuko ote genituen... Gero mantentzearena” (Iera Zubikarai, 2.elkarrizketa).

Ierari hasiera-hasierako beldurra pasa zitzaionean, Lurraren kalitatea gailendu zitzaion,

indar handiz gainera. Hogei bat gaztek egitasmoan parte hartzeko prest agertu zirenean,

kopuru hori ahal zen moduan mantentzea nahi zuen, bere kezka bakarra zen tailerretan

istilurik ez egotea eta beraien artean ongi konpontzea. Gehiegizko joera horrek, halere,

gazteekin gertu ez egotea ekartzen zion. Bere indarrak ekintzak prestatzean jartzen

zituen, Egurra ere oso eskuragarri zuelako, eta handik aurrera lasaitzen zen; hots,

tailerretako giroaren nondik norakoaren inguruan ez zen kezkatzen, Deban hogei gazte

izan ematea arrakastatsutzat jotzen zuen. Eta nahikoa zuen horrekin. Ierarentzako orain,

nolabait, atsedena hartzeko garai zen, ez erabat gelditzeko, baina bai erritmoa jaisteko,

gazteak egitasmoan edukita horiek jarrai zezaten baitzen bere helburua. Horrela giro

erlaxatua eta ona lortzen saiatzen zen, eta ez zuen nahi bestelako arazorik. Gustura

zegoen horrela, eta ez zuen nahi aldaketa handirik. Kokatze-fasearen ostean, egoera

egonkortu zenez horretaz disfrutatu nahi zuen. Egotearen kalitatearen ezaugarri garbia.

Ierarentzat, egitasmoa ongi zihoan gazte talde bat eurekin zegoelako, eta asteroko

elkarbizitzan sortzen ziren gorabeherak estaltzen zituen, ez zien garrantzirik eman, eta

ez zuen eredua erabiltzen horiei irtenbidea aurkitzeko.

Egiari zor, Ieraren adibidea oso egokia da kokatze-fase hau ulertzeko; izan ere,

hezitzaileen kezkak baino harantzago, hezitzaileak gai izan ziren euren herrietan erabat

berria zen egitasmoa abiatzea. Esan nahi dudana da, gazteek ezagutzen zutela aisialdi

eskaintza berria, bazekiten non eta noiz biltzen ziren, hezitzaileak ezagutzen zituzten, eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!