26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 216

zuen gustukoa, baita lasaitasuna eta patxadaz. Beraz, jarduerak antolatuta bezala joatea

nahi zuen: erritmo jakin batekin, ordena zehatz batekin... Orduan, praktikaren ustekabeek

gainditzen zuten Ibon, aurreikusten ez zituen gauzak gertatzen baziren, ez zen gai bere

Lurra agertzeko eta egoera lasaitzeko, edo gelditzeko eta ikusteko zer egin, ezta bere

Metala ere egoera berriaren aurrean ordena jartzeko. Alderantziz, hasierako bi hilabeteko

joera izan zen hain gustukoa zuen ordena eta patxada apurtzen zenean, Ibonek galduta

ikusten zuela bere burua, egoera bere kontrolpetik ikusten zuenean (Metala), urduri

jartzen zen, eta Lurra galtzen zuen. Egoera bideratzeko erabat blokeatuta geratzen zen.

Egur gutxi zuen eskura gainera. Bi adibide aipatuko nituzke hobeto ulertzeko:

- Programatutako eta ongi antolatutako eta prestatutako tailerra Ibonek aurreikusi

bezala ateratzen ez zenean: gazteek hain gustukoa ez zutelako, materiala

kalkulatzean asmatu ez zutelako...

- Gazteen artean liskarren bat zegoenean, eta tailerrak egiten zituzten egoitzatik zehar

korrika-eta hasten zirenean...

Beraz, neurri handi batean, tailerretara joatea ez zen Ibonentzako atsegina. Hala eta

guztiz ere, eta, batez ere, Aloñaren eraginez jarduerei ematen zien garrantzia gehiena,

ez zuen irudikatzen tailerrik ekintzarik gabe. Horrekin batera, bazegoen epe horretan oso

esanguratsua zen fenomenoa, eta Ibonen kasuan zeharka aipatu dudana. Honako hauxe

da.

Hezitzaileek tailerretan, zer eta nola egin ez zieten galdetzen gaztetxoei, eta galdetzen

bazieten, hezitzaileen lana antolatzaile gisa izatera mugatzen zen. Uste zuten gazteei

galdetzeagatik ea zer egin nahi zuten dena konponduta zegoela, baina fokua ekintzan

egotea areagotzen zuten, ez gazteen benetako nahietan. Esan nahi dudana da Suaren

kalitatearen hutsune handia zegoela hezitzaileen jardueran, oro har. Ez ziren benetan eta

bihotzez kezkatzen gazteez nahiz zutenaz. Ekintza egite hutsagatik gustura egongo

zirela uste baitzuten. Ez ziren gazteen unean uneko egoeraz arduratzen: ez ziren

gazteengana hurbiltzen, ez zieten gazteen kezka eta arazoei garrantzirik ematen, ez

zuten gozatzen tailerretan, ez zuten bat egiten tailerretan. Ez zegoen Suaren kalitatearen

aztarnarik.

Ildo beretik, Ieraren bizipenak ere oso interesgarriak dira hasierako asteak ulertzeko.

Kezkaz beterik bizi izan zuen hasiera, are gehiago Kuadrillategi izan zenean bere

lehengo esperientzia hezitzaile gisa, horrek apur bat kezkatzen zuen ere. Horrekin

batera, Ieraren, eta, oro har, hezitzaile guztien beste kezka bat gaztetxoen adina zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!