26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 215

Jonek ere Lorearen beldur berdina agertzen zuen: egitasmoa bertan behera geratzea

euren buruak erruduntzat hartzen zituzten, lan gaizki egitearen beldur ziren, nonbait.

Horrek guztiak, hasierako epe horretan hezitzaile guztien konstantea izan zena gailendu

zitzaien : tailerretan zeudenean, hau da, aisialdiko jardueran, ez zeudela gogo eta

gorputzez bertan, euren gogoeta-zurrunbiloa hortik at zegoen. Horregatik diot

hezitzaileen arreta ez zegoela beraien zeregin pedagogikoan, hortik kanpo baizik. Hain

da horrela, Amaiak Kuadrillategiren hasiera Gabonak aldean kokatzen zuela, zentzu

horretan oso interesgarria da bere testigantza:

“Amaia: Lehenengo okurritzen zaidana da, ba hasieran nola fuerte hasi ginen eta pila bat apuntatu

zirela (gazteak), eta Gabonak are pixka bat bajoia eman zigun, ba gazteak ez zirelako agertzen...

Gero ere bai hemen zegoen giroa, ze bagenekien batzuk joan egin behar zirela, begirale batzuk,

ez zuten esaten ezer ez, ez zuten ordaintzen... o sea mila gauza ziren. Ez zekigun Kuadrillategi

bera jarraitu behar zuen ... orduan, justu Gabonak arte nahiko gaizki, zentzu horretan, eh?...

Ni: Hor nola egoten zinen orduan?

Amaia: Inseguridadia moduan ematen zidan. Zinen lanean zerbaitengatik, ez nekiena igual

hurrengo astean esan behar zizutela ezetz, o sea kaketara zoyala. Edo gazteak igual ez zirela

agertuko, ze nola beherantz zihoanez, ez genuen ikusten... “. (Amaia Fernández, 2. elkarrizketa).

Amaiaren ibilbidea Lorearenaren antzekoa izan zen. Amaiak antolaketari ematen zion

garrantzia beste guztiaren gainetik; horixe izaten zen bere lehentasuna, nahiz

egoerarekin oso gustura ez sentitu. Egurraren kalitatea agertzen zuen Amaiak, Egur

desorekatua gainera. Horrek praktikan bertan, hau da, gazteekiko harremanean asko

lotzen zuen. Berak Uraren estiloarekin gustura aritzen zen, bestela, non ezustekoa eta ez

ohikotasuna tailerraren ezaugarri nagusiak izango ziren. Amaiak zioen moduan “Uraren

mementoarekin” oso gustura aritzen zen, baina antolatutakoari gehiegi atxikitzeak lotzen

zuen. Ez zen erabat gustura aritzen programatutakoa ehuneko ehunean praktikan jarri

behar zuenean. Zentzu horretan, bai Amaiak eta bai Loreak bere trebetasunen arabera

ez zuten jokatzen, teorikoki planifikazioari eta programazioari arreta guztia eskaini behar

zitzaiola sinetsita zeuden, nahiz eta hori bat ez etorri euren berezko jokaera eta

kalitateekin; eta horrek, gazteekin zuten harremanen kalitatea hobetzea eragozten zien,

beraien zeregina tailerren prestaketari mugatzen baitzuten.

Antzeko estiloa agertzen zuen Ibonek. Lurra eta Metala agertzen zituen tailerretan, hau

da, tailerrak funtzionamendu arau jakin batzuen barruan joan zitezela nahi zuen, hori

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!