26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 214

bost hezitzaile hasi zirela lanean, eta gazte kopurua behera egin zuenez, udaletxea ez

zegoela prest horien guztien soldata ordaintzeko, biena baino ez. Faktore horiek guztiek

oso era bortiztean kolpatu zuten bien animuetan. Hori oso argia zen Lorearen kasuan.

Berak eskuragarri edo agertu nahi zuen kalitatea Suarena zen, baina zerbaitek eragozten

zion, eta hasierako asteetan baino gehiago azaltzen bazuen ere, ez zen gazteen aurrean

agertzen zuen trebetasun nabarmenena. Hau da, gaur egun hamar-hamaika gazte

edukitzeak honako hau suposatzen zion: kosta ala kosta mantendu nahi izatea

Kuadrillategin (gazteak), hasierako kopurutik izena eman zuten gazte kopurutik, bederen,

asko jaitsi baitziren. Horrela, horietako gazte batzuk utziko balute (egitasmoa nahikoa

erakargarria ez zaielako suertatzen, bertan aspertuko direlako...), epaitua izatearen

beldur zen Lorea (bai udaletxearen aldetik, Jardunen aldetik eta gure aldetik), eta gainera

lanik gabe geratuko lirateke. Horrek guztiak indar eta zama handia zuen Lorearen

sentimenduetan eta pentsamenduetan.

Beraz, Lorearen kasuan, argi zegoen testuinguruko indarrek bere ohiko jarrerak eta

trebetasunak agertzen eragozten zutela. Berak nahiago zuen gaztetxoekin giro beroa eta

gertukoa izatea, baina lana galduko zuenaren eta horregatik epaitua izango zenaren

sentsazioa gailentzen zitzaion. Bada, presio hori zela, eta gazteekin harreman

gertuagoetan ez sartzeak, tailerren bilakaera eta praktikatik bertatik aldentzea ekarri zion.

Hain zen handia Loreak testuingurutik jasotzen zuen presioa, ezen bere Suarekin jokatu

beharrean tailerra oso ongi ordenatuta eta antolatuta eramatea nahi izaten zuela, horrek

arrakastaren iturria izango zelakoan. Gainera, ordura arteko bere hezitzaile ibilbidean

hala jokatu zuen beti. Azken batean, arreta tailerretik kanpo jartzean zuen, gaztetxoen

harremanetatik at. Modu horretan, tailerretan, hots, praktika pedagogikoan, gauzak

antolatu bezala joaten ez baziren lotuta geratzen zen; ikus bere hitzak:

“... gaztetxoak programatuta dagoen jarduera gogoko ez badute, ekintzaz aldatzeko ez dut

pegarik ipintzen badakidalako gaztetxoek jarduera egin nahi ez badute ez dutela egingo. Aldiz,

hementxe sortzen zait, sarri, buruhaustea: eta orain zer egin?” (Lorearen idatzia, C agiria).

Hau da, bere barneko indarrek talka egiten zuten bere ustez egokiena izan zitekeenaren

aurka. Bere hezitzailearen esperientzian planifikatutako orori garrantzia handia ematen

zion, baina orain ez zuen hori hain garbi ikusten. Metalaren trebetasuna agertzen ari

zitzaion, bere buruarekiko Metala, hain zuzen ere. Non ordenari eta argitasunari,

gaztetxoen nahiari eta beraiekiko hurbiltasunari baino garrantzia handia ematen zion. Ez

zegoen halere, gustura Lorea horrekin, baina ez zekien nola atera handik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!