26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 212

Epe horretan gazteen kopurua zen hezitzaileen kezka, eta, aldi berean, guztia blaitzen

zuena. Egiten zutenaren guztiaren xedea gazte kopurua mantentzeko egiten zuten, baina

ez zuten aztertzen zer-nolako girok eta harremanak zeuden tailerretan, ezta zer egin hori

hobetzeko. Hori hobeto ulertzeko Lorearen bizipenak irakurtzea besterik ez dago, non

hasierako uneak kontatzen dituen, berak lan egiten zuen herrian, Bergaran, hirurogeita

hamalau gaztek izena eman ondoren:

“Lorea: Hirurogeita hamalau! Eta “Nola preparatu behar dogu? Zelan egin behar dogu?”, eta egin

genuen kristoren planifikaziñua, eta gero, ez dakit zenbat azaldu ziren, hamalau edo hamabostedo.

Eta han egon ginen erlojuari begira “Agertuko da baten bat gehixago, agertuko da...”, baina

ez. Eta gero, ba hori, hasi ginen bilatzen beste bide batzuk jendea erakartzeko, eta nik uste dut ez

genuela oso ondo egin, ez? Eta hasi ginen deiadar egiten telefonoz, eta bueno gero konturatu

ginen ezin genuela pasa astero deiadar egiten. Urritik Gabonetarako tarte hori izan zen nahiko,

zeukagun ilusixo handixa, baina izan zen nahiko nahasia: ze ez zekigun zenbat jende etorriko

zen, ez gu zenbat izango ginen... eta hori izan zen niretzat tarte zailena.

Ni: Zu nola sentitu zinen tarte horretan?

Lorea: Ba, hasieran ondo, baina gero ikusten genuen luzatzen zoyala, eta, alde batetik, gazte

gutxi zeudela, gero udalak ez zebala erantzuna ematen, eta dena, ba esaten genuen “Gaude

bost, ez dakigu jarraituko dugu, jarraitzen badugu. Zertarako luzatzen da hau hainbeste?” Hor

daukat Kuadrillategiko recuerdo txarrena” (Lorea Zenitagoia, 2. elkarrizketa).

Lorearen kezka hezitzaile ororena zen. Modu horretan, indar horiek guztiek –gazteen

kopuruarekiko kezka eta abar- obsesio bilakatu ziren, eta beste ezaugarri hauek ekarri

zituen bererekin.

2. Hezitzaileek indarrak eta ahaleginak heziketa unetik at jartzen zituzten.

Hezitzaileek proiektuaren biziraupenean jarri zuten indar guztiak, eta fokua memento

pedagogikotik oso urruti zegoen, hau da, praktika pedagogikoaren muinetik at. Esan

behar dut hori hala izatea ere espero nuela; eta, noski, fase hori arrazoizkoa izatea nahi

nuen ere, izan zen moduan, aste gutxi batzuk baino ez.

Hezitzaile guztiek egitasmoan lanean hasi zirenean, aipatutako indarrak eta zioak zirelaeta,

euren indar guztia memento pedagogikotik at zegoen. Hezitzaileen interesgunea ez

zegoen, inondik inora, beraiek eta gazteen arteko erlazioan. Hortik kanpo jartzen zuten

arreta; izan ere, eta hau ulertzea funtsezkoa da, hezitzaile ororen arreta eta obsesioa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!