26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 211

zidalako. Ez hori bakarrik, horri esker, eta hasierako formazioari ere, jakina, hezitzaileek

euren praktikan zein alderdi hobetu behar zituzten in situ ikusteko eta bizitzeko parada izan

zuten. Beste hitz batzuetan esanda: formazio ikastaroan landutako eta bizitutakoa, kokatzefasean

nola zegoen ikusteko aukera izan zuten, eta gero beraien trebetasun praktikoak

garatzeko eta hobetzeko parada izan zuten. Beraz, hiru epe horien arteko barne-koherentzia

bagenuen.

Honako ezaugarriak hauek nabarmenduko nituzke, eta hirurek aldi berean eragin zuten:

1. Antolaketa lanak zirela medio, hezitzaileen hezkuntza esku-hartzearen gaineko kezka

kuantitatiboa zen, kualitatiboa baino.

Iraileko ikastaroaren bukaera aldera hezitzaileen baitan aktibatu zen indarra bere

goraldia eduki zuen hasierako asteotan, non hezitzaileen kezka bakarra gazteen

kopuruan zetzan, gazteen kopuruari erreparatzen ziotelako, tailerretako harremanen

kalitateari baino, hain zuzen ere. Horrexegatik diot hezitzaileen kezka kuantitatiboa zela,

kualitatiboa baino. Nolanahi ere, hori erabat ulergarria zen; izan ere, egitasmoaren

alderdi formalak garrantzitsuak ziren egitasmoaren genesian, hau da, gazteen kopurua

eragina zuen egoitzari emango zioten tratamenduan, eta balizko tailerretan. Era berean,

balizko tailerren antolaketa gazte kopuruaren arabera zegoen, baita lokalaren

ezaugarrien arabera. Hitz bitan: aldagai asko modu sistematikoan jokatzen zuten elkarri

eragiten ziotelako, eta hezitzaileek euren arreta gazteen kopuruan jarri zuten.

Denborak ematen duen perspektibarekin aztertuta hori oso interesgarria izan zen,

ondoren hezitzaileek esperimentatu zuten aldaketa hobeto ulertzeko.

Beraz, sei-zortzi asteko epe horretan gazte kopuruen gaineko kezkak mahaigaineratzen

ziren formazio-saioetan: zenbat gazte zeuden egitasmoan, gazte kopuru hori nahiko al

zen egitasmoarekin jarraitzeko, ez bazen horrela zer egin kopurua areagotzeko...

Kontuak kontu, aitortu behar dut ere, hezitzaileen ikuspegitik nahiko ulergarria zela

jokaera hori, egitasmoa eta esperientzia berria izaki ahal zen moduan aurrera ateratzea

nahi zuten. Horrekin batera, bazuten halako presio txiki bat udaletxeen aldetik, kasu

guztietan horiek izan zirelako proiektua aurrera eramateko erabakia hartu zutenek, eta

ongi erantzun behar izatea zama zen suspertzaileentzat. Esan nahi baita, testuinguruan

zeuden indarrek (esperientzia berria eta izena eman zuten gazte kopurua nola edo hala

ziurtatzea, esate baterako), fase labur horretan indarra hartu zutela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!