26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 210

Beraz, dena lotuta zihoan, bai hasierako formazioa, bai kokatze-fasea, baita ondoren

etorri zen etengabeko formazioarena. Hirurak loturik zeuden, eta elkarri eragin zioten.

Ikastaroa amaitu eta handik bi asteetara egitasmoarekin hasi ziren hezitzaileak, urriaren

hamabostetik aurrera gutxi gora behera zenbait herritan, eta astebete beranduago

gainontzekoetan. Beraz, ikastaroa amaitu eta egitasmoa martxan jarri bitartean bizpahiru

aste igaro ziren, eta horiek azken orduko gauzak erabat lotzeko erabili zuten hezitzaileek:

gazteekin bilduko ziren egoitza finkatzeko, asteko zein egun eta ordutegi izango zuten

erabakitzeko... Beraz, urriaren erdi aldetik aurrera praktika pedagogiko beraren hasieran

kokatu ginen. Hau da, herriko ikastetxeetako gaztetxoei Kuadrillategi egitasmoaren nondik

norakoa aurkeztu ostean gazteekin beraiekin lanean hasi ziren hezitzaileek. Azter dezagun,

beraz, hori guztia ongi.

4.4.1. Ohiko inertziak eta trebetasunak

Sei asteko epe horretan gertatu zena laburtzeko hauxe izan zela esango nuke: irailean

zehar egin formazio ikastaroan aktibatu nituen indarrak apur bat neutraldu ziren, egitasmoari

forma emateko antolaketa-lanek eskatzen zuten ahalegina zela-eta. Hau da: behin-betiko

egoitza zein izango zen finkatzea, hezitzaile-talde bakoitzaren funtzionamendu arauak

egonkortzea (zein egunetan bilduko ziren, nola banatuko zituzten ardurak...), ... Azken

batean, suspertzaileek beraiek ziren egitasmoren kudeatzaileak; beraz, normala den bezala,

eta aurreikusi bezala, hezitzaileen indarrak antolaketa lanetara zuzendu ziren, ondorioz

gaztetxoekin egoten zirenean, hezitzaileen ohiko jokaeren eta inertziak azaldu ziren. Besteak

beste, horixe zelako ordura arte lan egiteko erabili zuten metodologia.

Oso kontuan hartu behar dugu, hemen agertuko dudan informazioa kokatze-fase hau

bukatu ostean eskuratu nuela, norberaren esku-hartze estiloa bost harreman-trebetasunen

paradigmatik aztertzeko eskatu bainien. Hortaz, orain ahalik eta sakonena azalduko dudana

da sei aste horiek hezitzaileek nola bizi izan zituzten izango da. Aurrerago etengabeko

formazioaren hasierak hezitzaileen formazio-prozesurako zer-nolako garrantzia eduki zuen

aztertuko dut. Orain hasierako sei aste horien azterketa eginen dut, eta gero hortik

aurrerakoa, jakinda esperientzia osoa era kronologiko eta lineal batean aztertzea oso zaila

dela, eta, kasu honetan, bezala, denboran atzerago dagoen zerbait esplikatzeko aurrerago

dagoen zerbaitera jo behar dugula. Esan nahi baita, suspertzaileek lehen aste horietan

egitasmoak forma har zezan kezkatuagoak baldin bazeuden ere, bost elementuen araberako

azterketa azalduko dut hemen, ondoren hasierako sei asteren azterketa egitea ereduaren

arabera eskatu nielako, eta horrek egoera sakonago eta argiago arakatzeko aukera eman

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!