26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 209

Hortaz, kalitate bakoitzaren nolakotasuna gorputz ariketen bidez esperimentatzea eta

sentitzea oso aproposa izan zen, bai eta ondoren horiei buruz egiten genituen hausnarketak

ere. Bai gauzak ordenatzeko baita lan pedagogikoarekin lotzeko ere. Hots, norbanakoaren

sentsazioen bizipenak oinarri izan ziren elementuak ulertzeko, eta hortik abiatuz bost

indarren eredua zeregin pedagogokora eramateko.

Ikastaroaren intentsibotasunak eduki zuen horretan guztian eragina. Bi aste oso trinkoak

izan ziren, eta zurrunbilo horretan egoteak indar handiz lagundu zuen ikastaroaren

nolakotasuna ulertzeko eta bertan zentratzeko. Hori bai, eta hezitzaile batzuk aipatu bezala,

egun batzuetan, eta bukaera aldera, nekea sumatu zuten eta zenbaitetan euren

gorputzarekin konektatzeko zailtasunak eduki zituzten. Nolanahi ere, egun bakoitzean

elementu bat aztertze eta lantzea egokitzat hartu zuten suspertzaileek, gero guztien arteko

harremana ikusteko.

Laburbilduz, esango nuke, euren lan pedagogikoa hasteko, eta gero burutu behar nuen

formazioari begira, oinarri sendoak jarri nituela, hezitzaileek norabide berrirako lehen

urratsak eman baitzituzten.

4.4.BIGARREN EPEA. KOKATZE-FASEA.

Hasierako formazioa ikastaroan suspertzaileek hezkuntza-jardueran hasteko oinarri

sendoak jarri nituela aipatu dut. Hortik aurrera, bospasei asteko tartea ireki zen, hezitzaileak

egitasmo berrian egokitzeko eta lekutzeko balio izan zuena, hau da, kokatze-lana izan zen.

Diseinuan hori guztia aurreikusita banuen, bai bainekien ikastaroa bukatu ostean halako

trantsizio epea bizi beharko zutela suspertzaileek, edozein egitasmo edo esperientzia

berriekin gertatzen den egokitze-aldia, hain zuzen ere. Edozein modutan, epe hori aztertzea,

hezitzaileek nola bizi zuten interpretatzea, eta zer-nolako bilakaera izan zuen ikustea

interesgarria da oso esperientzia bere osotasunean aztertu ahal izateko. Trantsizio epeak

bezalaxe gorabeheraz josirik egon zen, kasu batzuetan, berritasunera egokitzeko

zailtasunak zirela-eta. Esan daiteke, hilabete pasatxo horretan egitasmoa egonkortzea eta

apur bat bere forma hartzea izan zela xede nagusia, horrela, antolaketa-lanek hartu zuten

zama handiena. Horregatik guztiagatik, oso fenomeno interesgarria gertatu zen: hezitzaileek

bere ohiko moduan lan egiten zuten, bere inertziek bultzatuta. Jakin banekien, hori hala

izango zela, eta, are gehiago, horrek ahalbidetuko zuela gero hezitzaile gehienek

esperimentatu zuten esku-hartze estilo aldaketa gehiago nabarmentzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!