26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 208

-Eta bestetik, irailaren azkeneko hastean ikastetxeetan proiektuaren inguruko

aurkezpenak egin ostean gazteak bertara joan zitezen, gazte kopurua zenbatekoa zen

zian zeuden, eta horrek nahasmen eta ezinegona sorrarazi zuen.

Hasierako formazioaren emaitzekin pozik banengoen ere, eta bidea ireki banuen ere,

argi nuen etengabeko formazioa indar handiz egin beharko nukeela, ohiko indarrak berriro

azal ez zitezen, eta suspertzialeen ohiko lan egiteko era gailen ez zedin. Argi nuen, bi asteko

ikastaroan batek ezin zuela inertzia oso bat irauli, baina bai lortu nuela bide berri baten atea

irekitzea. Oraindik falta zen bide horretan ibiltzen hastea. Ikusiko dugun bezala, zoritxarrez,

eta hainbat faktore zirela medio, ikastaroan eskuratutakoa bi hilabetetan ez genuen praktikan

jarri eta nire formazio ahaleginek gainbehera izugarria jasan zuten.

Oinarriak jarri nituen, ikastarora etorri baino lehen zekarten inertzia gelditzea lortu nuen,

eta bide berri baten ateak irekitzea. Gainera, guztientzako, esperientzia ona izan zen

ikastaroa, berria eta erakargarria, eta kasu gehienetan aberasgarria.

Lortu al ziren hasierako formazio ikastaroko helburuak?

Ikastaroaren esperientziak zer eman zuen ikusi dugun arren, helburuen gaineko

aipamena egitea gustatuko litzaidake, labur-labur bada ere, hasierako epe hau osotasunez

ikusi ahal izateko.

Kuadrillategi zer zen ulertu zuten edo ez, nahiko zalantzak nituen. Kuadrillategi zer zen

bai ulertu zutela, eta horrekin nahikoa zutela ere pentsatzen nuen. Nola nahi ere, bere

beharrak harantzago zihoazen, eta nik emandako argibideekin ez ziren geratu lasai. Hau da,

zer tailer egin, nola lotu gazteak egitasmora eta abar ez zekiten. Nik, ordea, hori praktikan

bertan aztertu eta eskuhartu behar genuela uste nuen. Beraz, jauzi hori nabarmena zen, eta,

alde horretatik, ez nuen lortu hezitzaileek erabat lasai eta gustura egotea. Hitz bitan,

Kuadrillategi zer zen bazekiten, baina ez beraiek nahi adina. Hortaz, bete behar nuen

hutsunea zegoen hor.

Formazioaren edukien bidez, eta norbere esperimentazioa oinarritzat hartuta

dinamizazioarekin eta heziketa lanarekin nik transmitutu nahi nuena ulertu zuten. Oso

aberasgarria eta emankorra izan zen. Modu horretan, jabetu ziren non kokatzen zen

ikastaroaren gakoa. Beraz, eredu eta gorputzarekin egin ariketak bide emankorra ziren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!