26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 206

hura berriro agertu zitzaien. Hau da, euren zeregin pedagogikoarekin hastear zeudenean,

gaztetxoekin lanean, alegia: hori nola burutu behar zutenaren inguruko zalantzak sortzen

hasi zitzaizkien berriro, ere. Eta ikastaroan ikusitakoa oso arrasto gutxi eskaintzen

zietenaren hautematea gailentzen hasi zitzaien. Arrasto gutxi, jakina, egitasmoan zer

jarduera egin behar zutenaren inguruan, ez heziketa mementuan zer egin behar zutenaren

inguruan. Proiektuaren handik gutxi barru hasi behar izateak kezka sortzen zien, hau da, zer

egin eta antolatu behar zuten. Berriro ere fokua zein jarduera egin behar zuten inguruan

jartzen zutelako.

Gaur egungo begiekin ikusita uste dut kezka hori apaltzeko zerbait egiteak onurak

ekarriko zituela, baina ez nuen deus egin. Ez nuen ongi jokatu.

Hau ez zen, alta, guztien sentsazio, baina bai suspertzaile gehienena. Nolanahi ere,

bazegoen beste zalantza bat, eta hau bai denek zuten eta saihestezina zena: egitasmora

etorriko ziren gazte kopurua, beste hitz argiagotan esanda: euren kezka zen ea lana edukiko

zuten ala ez. Oso kezka ulergarria edozein ikuspegitik aztertuta, baina hain zen handia

ikastaroaren azken egunean batez ere hori oso argi ikusi nuela. Hitzez lasaitzen saiatu

nintzen “Lasai egon, gazteak etorriko dira, ziur”, eta horrelakoak esanda, baita Lurraren

ariketa batzuk ere errepikatu genituen. Halere, kanpoko indarra indartsuegia zen. Hitzok

horren erakusgarri dira, ia suspertzaile guztietan sumatzen zena zen, hau da, proiektua

egonkortuta ikustea nahi zuten, eta horretarako nahiko indar eta baliabideez zutela

sumatzen zuten. Hots, proiektuaren hasiera gerturatu eta berehala, ikastarora etorri aurretiko

inertzia gailentzen hasi zen. Ibonen hitzek ongi ordezkatzen dute inpresio orokorra:

“Ni: (...) Hau da bukaeran ze sentsazio daukazu, ikastaroa bukatu eta gero “Hau ondo dago, baina

Kuadrillategirako ez dit ezertarako balio” edo...

Ibon: Balio bai, baina uste dut zerbait gehiago beharko nuela. O sea, hortaz gain beste bat ya

zehatzagoa, bideratuta Kuadrillategiko... ba arauak aunque sea esplikatzeko, edo

funtzionamendua nola egin behar gendun... Es que ikusten det orain gure eskutan geratu behar

dela, ez? Orduan ba gehio bideratuta... Bueno, o sea, atal hori ondo iruditu zait egin genuena,

baina igual beste bat beharko zela, praktikoagoa... “ (Ibon Egaña, 1. elkarrizketa).

Bukaera aldera lotura gehiegi sumatu nien Kuadrillategirekiko, normala zen, bertan egin

behar baitzuten lan, baina batzutan, berriro diot ikastaroaren bukaera aldera,

desproportzionatua iruditzen zitzaidan. Nik uste dut, mamu edo inertzia hori berriro

azaltzearekin euren lanaren lehengo bi hilabetetan sekulako eragina izan zuela ikusiko

dugun moduan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!