26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 205

Oro har, suspertzaile guztiek esperimentatu zuten da hori, eta hori oso-oso garrantzitsua

zen; izan ere, metodologiaren baliagarritasunaz jabetzen hasi baitziren hezitzaileak.

Horrekin guztiarekin lotuta bada gauza bat azpimarragarria, eta arras garrantzitsua

formazioaren ikuspegitik: ikastaroaren zentzuaren eta nondik norakoaren esanahia

gorputzean esperimentatu zutenean, ez modu-logiko-razionalean, sekulako aldaketak egon

ziren. Ibonen egoera aztertu nuenean idatzi nuena ondo asko erakusten du hori, eta

hezitzaileen inpresio orokorra ordezkatzen du:

“Ibonen ibilbidea garapena eduki du: egiten ari ginenari zentzua ez antzematetik, erabat gustura

eta eroso egotea igaro da. Esan nahi baita, ez dela ikastaro osoan egon lekutu gabe, hori

hasierako sentsazioa izan da; izan ere, poliki-poliki, ariketak egitearen poderioz eroso sentitzen

joan baita, eta ariketei etekin atera die. Hori guztia egitearen arrazoia nire ustez (...) ikastaroaren

interesgunearen fokoa aldatu duelako izan da; ziur aski aldaketa hori inkontzientea izan da,

ariketek beraiek bultzatuta. Hotsa, ikastaroaren helburua gaztetxoekin lan egiteko tresna gisa

bezala izatetik, Iboni berari ekarria egingo liokeen tresna gisa izatera pasa da. Ariketak egin ahal

sentsazio eta bizipen ezberdinak izan ditu, eta horrek bultzatu du, modu inkontzientean ohartzera

ikastaroa berarentzako baliagarria izan zitekeela; bertan bizitzen eta sentitzen zuena

berarentzako zela, eta ez hortik at egin behar zuen lanari begira. Nik uste dut, Ibonek ulertu duela

dinamizazioaz hitz egiten hasi baino lehen, nork bere burua sentitu eta ulertu behar duela, eta

zeintzuk diren bere alderdi ahulak eta indartsuak identifikatu behar dituela” (D agiria).

Hau da, norberak “bere gauzetaz” eta antolaketa ontologikoaz ohartzea hain gauza

indartsua zenez –norbera bere buruarekin esperimentatzen ari zelako-, horrek harrapatu

zituela hezitzaileak. Indar horrek iraun zuen ia ikastaro osoan zehar, halere bukaera aldera,

gauzak apur bat aldatzen joan ziren.

4.3.5.6. Erresistentzia

Hau da, hezitzaile batzuk, Kuadrillategiren egituraren inguruan zerbait gehiago nahi

zuten, eta kezka bihurtzen zen indar hori nabaria zen. Hala eta guztiz ere, ikastaroaren

hasieran zegoen erresistentzia, ikastaroan bertan apaltzea edo erabat alboratzea lortu

banuen ere, bukaeran berriro suspertu zen. Ongi adierazi nahi dut ideia hau. Hasiera batean,

suspertzaileek ikastaroa Kuadrillategin zer egin behar zutenaren ingurukoa izango zela uste

zuten. Halaber, formazioa aurrera joan ahala eurentzako propio egina zegoela ulertu zuten,

eurek esperimentatzeko, lan pedagogikoaren oinarriak beraiek zirelako. Bada, hori guztia

barneratu eta ongi ulertu zuten arren, ikastaroa bukatzear zegoenean, hasierako inertzia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!