26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 204

ulermena, eta eredu osoaren zabalpena ere. Hau da, ariketak egin ostean hezitzaileek izan

sentsazioen inguruan hitz egiten zutela, ikusi oinarria bizipen horietan zegoela. Beraz,, une

horretako sentsazioen inguruan jarduten ginen, ez teoria orokorren inguruan. Interes eta

arreta gunean une horretan bertan zegoen. Horrek ez du esan nahi, eta hau garbi utzi nahiko

nuke, ariketa guztiekin kalitateen inguruko ulermen zehatz eta sakona lortu zutenik, ez.

Batzuetan, zenbait ariketek hezitzaile batzuei ez zien ezer ekarri. Beste batzuekin

kalitatearen nolakotasuna esperimentatzera iritsi ziren, eta besteetan zailtasunak zituzten,

batez ere, lantzen ari ginen elementua eskuragarri ez zutenean. Bada, hori guztia

baliagarria zen, modu esperientzialean ohartzeko non zeuden norberaren alderdi indartsuk

eta ahul guneak.

Horren guztiaren bidez, formazioaren eta zeregin pedagogikoaren arteko zubia eraikitzen

hasi ginen. Hezitzaileen begietarako “ni, formazioaren muina; eta nire lanaren arteko lotura”

egiten hasi zirelako.

Ohartu behar gara, nire asmoa oinarriak finkatzea zela, beraz kalitate bakoitzaren

oinarrizko ulermena jasotzearekin kontent nintzen. Azken batean, atea baino ez nuen ireki,

eta horrek etengabeko formazioarekin segida eduki behar zuen, bestela hankamotz geratuko

litzateke nire asmoa. Finean, kalitate bakoitzaren oinarrizko elaborazio mailara iritsi ziren

hezitzaileak oro har hartuta. Hona hemen nola jaso nuen hori guztia, Andoaingo ikastaroaren

osteko balantzearen pasarte bat da:

“(...) ohartu dira bide praktikoa hainbat kontzeptu bizitzeko eta barneratzeko tresna egokia dela

metodologikoki” (B agiria).

Esan nahi baita, ariketen eta ikasbide esperientzialaren eraginkortasuna azpimarratu

zutela gehienek. Egia esan ikastaroa sentsazio askoren lapikoa izan zen. Hau da, gauzak

biziz ikasi zituztela. Horrekin guztiarekin, formaziorako funtsa zenaren oinarriak ongi jartzen

hasi ginela uste dut, bai nik baita hezitzaileek ere. Hau da, eurek ohartzea ikasbide

esperientzialaren ahalmenaz aurrerapauso garrantzitsua zen formazioari begira, gero

praktika pedagogikoan erabili behar zuten bost elementuen ereduari ahalik eta etekin

gehiena atera ahal izateko. Ikasbide esperientzialaren indarraz jabetzeko oso argigarriak

izan ziren Amaiaren hitzak, Metalaren ariketen inguruan hitz egin zuenean batez ere:

“Bai, bai, bai. Es que mementoan, nola ziren fisikoak, ba ez dakit... ba bai ikusten neban

gorputzak fisikoki be bai muga horrek zabaldu egitten dirala eta holaxe...” (Amaia Fernández, 1.

elkarrizketa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!