26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 203

dittuzun gauza pilo bat bezela: ikasten badittuzu bereziki motibatzen zaituelako geratzen zara,

baina bestela. Eta kontyzeptuekin geratu gera ba Lurre hartu genuelako, eta geratu gera

Metalakin zer zan esperimentau gendulako... Bai, bestela ez zera geratzen. O sea, igual orain bai,

ikastaroa eta hamabost egunera bai, baina ez badittuzu esperimentauta...” Nerea Elías, 1.

elkarrizketa).

Baita Amaiarena ere Metalaren inguruan aritu zenean:

“Ni (...) Zer sentsazio edukitzen zenituen mugaren ariketak egin genituenean?

Amaia: Mmmmmmm (pentsakor)

Ni: Gogoratzen dituzu?

Amaia: Bai, bai, bai. Es que mementoan nola ziren fisikoki, ba ikusten neban gorputzak fisiko,mi

be bai muga horrek zabaldu egitten dirala eta holaxe...” (Amaia Fernández, 1. elkarrizketa)

Nolanahi ere, bidea ez zen bukatzen sentsazioekin. Gorputz ariketek hausnarketarako

eta sakontzeko bidea eman zuten. Horien gaineko gogoeta egin genuen, eta erabat

baliagarriak izan ziren elementuak hobeto ulertze aldera.

“Nik uste dut biyak beharrezkoak zirala, ez? (gorputz ariketak eta hitzeko azalpenak) Ze askotan

jabetzen zera gauza batzutaz, baina ez badizkizute azaltzen ba igual geratzen zera... zuk zerbait

esperimentatzen dezu, baina ez dakizu ondo zer dan. Eta azalpenakin nik uste det... bueno nik

uste det biyak zirala beharrezkoak, azalpena ere behar zela” (Ibon Egaña, 1. elkarrizketa).

Esan nahi dudana da, ariketetan oin egituratzen bazen ikastaroa, horrek ez zuen esan

nahi hizketarako tarterik ez zegoenik, bazegoen, jakina, eta osagarri gisa. Hau da, ariketa

bakoitza bukatu ostean, horren inguruan nahiz egiten jarduten ginen, zer-nolako sentsazioak

eduki genituen, nola egon ginen... Horrela, norberak bere ezaugarriekin lotzeaz gain,

elementu bakoitzaren azalpe teorikoa egiten nuen, baina ulermena asko bizkortzen zen

hezitzaileek sentsazioak hortxe zituztelako. Ulermenaren azkartze hori egiten zituzten

galderetan ikusi hala izan nuen. Horrela, egunak pasa ahal eta elementuak ikusten joan

ginen heinean, bata bestearekin elkar lotzen hasi ziren “Niri Lurra lantzea ondo etorriko

litzaidake, nire Egurra apur bat baretzeko”, “Nire bizitzan Lur gutxiegi dago”... eta horrelako

komentarioak egiten zituzten.

Horretaz gain, tailerrekin, hau da, zeregin pedagogikoarekin ere lotzen saiatzen nintzen

elementu bakoitza. Beraz, sentsazioak sorburu izaki, oso emankorra zen elementuen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!