26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 202

Hau da, bide esperientzialaren bidez lan egiteak ahalbidetu zuen hezkuntza-praktikaren

ardatza beraiek zirela ulertzea. Ikusi bestela suspertzaile batzuen hitzak:

“Ni: (...) Bizipenen bidez oinarritzen den ikastaro bat errazago izan zaizu gero kontzeptu

ulertzeko?

Nerea Elías: Bai, bai, bai, bai. Klaro guztiz, kasi ehuneko ehunean kontzeptue ulertu ahal izateko,

ez ehuneko ehunean, ze bueno ohituta gare teorikoki ematea... baina ondo-ondo ulertzeko bai.

Bai. Ezinbestekoa bizitzea niretzako” (Nerea Elías, 1. elkarrizketa)

Arestian aipatutako hiru hezitzaile horiek salbuetsita, hau da, Maialen, Iera eta Leire,

Maiterekin batera, gainontzekoak, oso interesgarritzat jo zuten metodologia. Bost

trebetasunetaz jabetzeko modu bibentzial batean ikastaroa antolatzea oso aberasgarria

iruditu zitzaien, ez bakarrik arinagoa egiten zitzaielako, trebetasunen ulermenerako bide

egoki batekin topatu zirela, beraientzako erabat berri zena, baina, aldi berean, hagitz

interesgarria. Ibonen hitzak dira ongien agertzen dutenak ideia:

“Ni: (...) Eta esperimentazioaren bidearekin, bizitzen eta hori, zer moduz egon zara?

Ibon: Ah, oso ondo, Oso gustora!. Es que nik uste det igual ya zuzenian gorputzarekin lantzen

baldin badezu zerbait... ba hitzez komunikatzen baldin bazera edo beste modu batera... ba ez

dezula hain zuzen esperimentatzen kualidade bat edo sentimendu bat. Baina gorputzarekin

berarekin ya esperimentatzen badezu eta jokatzen baldin badezu, ba gorputzarekin ya segituan

esperimentatzen dezu, o sea ya ukimena... ya dena... o sea oso gertukoa da. hizkuntzaren bidez

komunikazioa igual urrutigokoa ematen dizu, ez? Adibidez gogoratzen naiz Metal egin genunian

zu sentitzea hor erdia harrapatuta, hitztez ez dakit zer esatea baino gogorragoa da memento

hortan, eta askoz ere lehenago harrapatzen dezu ba hori diziplinana edo arauana edo ... mugak

kontzeptua” (Ibon Egaña, 1. elkarrizketa)

Bere hitzekin bada ere, bikain agertzen du Ibonek zer-nolako garrantzia eduki zuen

gorputzak ikastaroan, berau izan baitzen bost elementuen nolakotasunak ulertzeko bitarteko

didaktikoa. Orobat, ez zuten espero gorputzak horrelako ahalmenik eduki zezakeenik

ulermena ahalbidetzeko orduan, ezta horrelako erabilpenik eman zekiokeenik, hau da,

azalpen teoriko-magistraletik baino harantzago.

Nerearen testigantza, berriro ere, oso indartsua izan zen alderdi hau ulertzeko:

“Ez badittuzu esperimentatzen ez zara geratzen gauzakin, o sea kontzeptu guztikin eta gauza

guztikin geratzen zera edo asko inporta zaizulako edo bizi izan dittuzulako; hori da ikasten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!