26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 201

landu behar dezu sormena edo nola konturatu zaitezke sormena daukezun edo ez, ba nik esango

nuke orain: “Bai”, ze igual gaur, honekin ikasi det, ba bai egin daitekeela” (Nerea Elias, 1.

elkarrizketa)

Aurrerapenak oso handiak izan ziren, ondorio horiek berak bere kabuz atera zituelako.

Berak bere baitan ikusi zuelako, nik ezer adierazi gabe, eskuragarri ez ditugun indarrak eta

kalitateak lantzeko bide aproposa izan zitezkeela. Gorputzak eman zion ziurtasunez baliatu

zen ondorio horietara iristeko. Oso irakurketa zorrotza iruditu zitzaidan Nerearena.

Jonek ere oso interesgarritzat jo zuen ikasbide esperientziala, horren bidez bost

trebetasunen nolakotasunak “bizi” izan zituen Jonek. Halere, norberaren indar-erlazioetan

aldaketak eragiteko oso bide luzea jorratu beharko litzatekeela uste zuen, nahiz eta

ikastaroan landutakoarekin oso konforme egon:

“Eta iruditzen zat ere ariketa hauek emaitza zuzen batzuk lortzeko planteatzen badituzu oso zaila

dala, ez? Ze oso zaila da hiru asteko ikastaro batek emaitza zuzenak ematia, edo epe laburreko

emaitza batzuk ematia, iruditzen zat horrela dala (...) Emaitza batzuk finkatzeko nik uste det behar

dala kontinuidade handiago bat. Eta esan nahi nuena zan pentsatu izan detela askotan hiru aste

hauetan Kultur Tailerretan egin degun ariketa hauek epe motzera emaitza batzuk ateratzeko

pixkat zailtxuak dirala” (Jon Ormaetxea 1. elkarrizketa)

Beraz, bi hezitzaile horien interpretazioek gako garrantzitsu bat utzi zuten agerian:

gorputz ariketen bide egokia izan zitezkeela norberaren zeregin pedagogikoa hobetze

aldera, nahiz eta prozesu luzea eta jarraikortasuna eskatzen zuena izan.

4.3.5.5. Gorputz ariketak ikasbidearen oinarri

Oso pozik geratu nintzen gorputz ariketen bidez jasotako emaitzekin, baita hezitzaileek

egin erabilpenarekin ere. Banekien gorputz sentsazioetan oinarritutako ikastaroa arriskutsu

samarra izan zitekeela, suspertzaileen iguripenak zirela-eta. Horrekin batera, ez nuen nahi

ariketak alderdi teorikoa arintzeko edo leuntzeko zirela hartzerik nahi, hau da, ariketak ez

genituela egiten ondo pasatzeko soilik. Ikastaroaren oinarria zirela jabe zitezen nahi nuen; ez

zirela joko soil batzuk, pisuzko eta landutako arrazoiak zeudela ikastaroa modu horretan

diseinatzeko garaian. Bada, hasierako bi egunetako denbora-tarte hori izan ezik, ariketen

esanahia ulertu zuten bete-betean. Hots, elementuen ulermenera sentsazioetatik abiatzen

ziren, horiek kontzeptuaren nolakotasunaz jabetu ahal izateko beharrezkoak zirela ohartu

ziren. Esan nahi baita, ikasbide esperientzialean oinarritu nuen ikastaroaaren helburu hori

bete zuela, behintzat; hau da, norabide horretan jartzea hezitzailek euren formazioari begira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!