26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 200

4.3.5.4. Harreman-trebetasunak garatzeko

norabidea

Hau ezusteko pozgarria izan zen niretzat. Azpimarragarri da oso Nerearen eta Jonen

ibilbidea. Oso erne sumatu nituen ikastaro osoan zehar, bai egiten ari ginena beraien

interesa piztu zuelako, baita ariketek beraien gorputz sentsazioekin bat egiteko ahalbidetu

zietelako ere. Nereak eta Jonek bizitako sentsazioak intentsitate handikoak izan ziren, eta

bizipen horiek itsatsita geratu zitzaizkien barru-barruan. Ikastaroa eurentzako hartzeak

norabide berri bat irekitzeak lagundu zien. Bi hezitzaile hauek gainera, beste guztiak baino

harantzago joan ziren; hots, ariketetan euren bide propio lantzeko modua ikusi zuten. Halere,

bien ikuspegia ezberdina izan zen. Bi erritmo zeudela ohartu nintzen: Nerearen azkarragoa;

Jonena ibilbide luzekoa. Bien hartuz, ikuspegi aberasgarria atera nezakeen.

Gorputz ariketen bidez ez ziren soilik iritsi identifikatzera zer indar zuten eskuragarri eta

zein ez, eskuragarri ez zuten hori lantzeko bidea ere antzeman zuten. Hori oso

garrantzitsutzat jo nuen, etengabeko formazioari begira leiho interesgarri bat irekitzen

zuelako. Nerearen hitzen indarra ikustea besterik ez dago ikastarok zer-nolako ekarria egin

zion antzemateko:

“... ikastaroak neretzako, ez dizula esaten zer daukezun eta zer ez, baizik eta ez daukezun hori

nola landu. O sea, izango balitz guk egitten dittugula ariketak nik konturatzeko Egurre dauketen

edo ez, edo nik Ure dauketen edo ez, eta gero ez baldin badit ematen nolabaiteko soluziorik, o

sea sentitzen zera “Jo ba Urik ez dauket eta orain zer?!” Baino ematen zizun, eta ikusten zenuen

ba ariketa batzuk badarela ba zuk Ur falta hori nala landu dezakezun zeratzeko, eta ordua beste

filosofia batekin hartzen duzu, askoz positiboagoa” (Nerea Elias, 1. elkarrizketa)

Nerearen zehaztasuna eta zorroztasuna nabaritu nituen hitz horietan; izan ere, ikastaro

osoan zehar Nerea ez zuen nahikoa izan nik agertutako helburuekin, hau da, ereduaren

aurkezpena baino urrutirago joan nahi zuen. Iraunkortasun eta pertseberantzia horiek

ikaspenean asko aurreratzea ekarri zioten. Ikasbide esperientzialean hain murgildurik

zegoen bere jakin mina asetzeko bide emankortzat hartu zuela.

“... es que neretzako hori da inportanteena, es que neri bestela esaten didazu zer daukezun eta

zer ez, eta ez didazu ematen irtenbiderik edo horiek lantzeko biderik.. ba, ez dakit, nik pixkat

deprimittuta geratuko nintzateke. Nik horregatik esaten dizut hartu detela askoz positiboagoa, ba

ikusi detelako bide bat horiek lantzeko. Ba neri planteatzen didazu landu behar degula... ba, ez

dakit... Suana, enpatiana eta hori, ariketen bidez eta nik esaten dizut: “Hori ezin da egin!”, nola

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!