26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 198

Demelsa: Ba Suarena igual, ez dakit. Ba jendekin hitz egiteko eta horrela, ondo moldatzen naiz.

Bai igual hori.” (Demelsa Gómez, 1. elkarrizketa)

Horretaz gain, Egurraren ariketekin oso sentsazio indartsuak eduki zituen, benetan

sentitu zuen Egurraren indarra eta dinamikarako grina. Gauza berria izan zen beretzat.

Aloñari aldez aurretik oso argi zuena are gehiago argitzeko balio izan zion ikastaroa.

Egurra zen bere trebetasun nagusia, eta modu desproportzionatuan agertzen zitzaion.

Ekimen askotan egotea gustatzen zitzaion, eta handik eta hona ibiltzea gelditzeko astirik

gabe. Gehiegizko agerpen horrek, beste indarrak ahultzen zituen. Lurraren ariketekin oso

lasai eta gustura sentitu zen, eta hori garatzea gustatuko litzaiokeela adierazi zidan.

Aritzek indar guztiak nahiko modu bertsuan agertzeko gai zela adierazi zidan. Nolanahi

ere, aitortu zuen, eta nik hala antzeman nion ere, Suan bazuela hutsunerik. Oso gutxitan

agertzen zuen kalitate hori.

Maitek Egurra eskura bazuela aitortu zuen, eta Uraren kalitatean hutsunea zuela, baita

Metalean ere. Halere, bai ikastaroan, baita ondoren egin elkarrizketan ez nintzen gustura

gelditu. Oso modu intelektualean hitz egiten zuenaren irudipena nuen, diskurtsoa aldez

aurretik egituratua izango balu bezala. Hau da, ez bere esperientziaren arabera, eta bere

bizipenetatik, beste guztiek egin zuten bezalaxe, baizik eta ongi geratuko litzatekeenaren

arabera. Egia esan, bere formazioan aurrerapenak emateko, bere esperientzia propiotik,

bere sentsazioetatik hitz egitea lortu behar nuela argi nuen, bestela nahiko antzua izan

zitekeen bidea. Hala irudikatu nuen hasiera horretan, behintzat.

Leireri ikastaroaren nondik norakoa eta erabilgarritasuna ikustea asko kostatu bazitzaion

ere, nahiko gustura geratu nintzen egin elkarrizketan. Egurra eta Metalaren kalitateak

indartsuenak zituela sentitzen zuen. Egia esan Metalaren ariketekin inor baino erosoago

nabaritu nuen. Uran eta Suan hutsuneak zituela ohartu zen. Hona hemen Leirerekin izan

nuen elkarrizketaren pasarte bat, non Metala eta Egurra agertzen dituen:

“Ni: Zeintzuk dira zure ustez zure puntu indartsuak “Ba begira ni hemen... uste dut hau badudala,

eta horrelako egoeretan nik uste dut...”...”

Leire: Metala bai.

Ni: Metala ikusten duzu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!