26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 9

2.1.2. Heziketa unea eta hezitzailearen harremantrebetasunak

Norberak bere-bereko estiloa du, hori gauza jakina eta argia da. Subjektu bakoitza

ezberdina da besteekiko, eta jokatzeko modu eta forma propioak ditu. Baina, zer ulertzen

dugu estilotzat hezkuntzari buruz hitz egiten ari garenean? Hezitzaileak besteekin

harremanetan jartzen denean, berezkoak dituen ohitura, jokaera eta formak erabiliko ditu,

hau da, harreman-trebetasun batzuk azalduko ditu, eta kasurik onenean, noizean behin eta

oso modu azalekoan bada ere, beraietaz kontziente egiten da; baina, gehienetan, berez eta

inkontzienteki agertzen dira, egoera praktikoetan norberaren barruko inertziak eta indarrak

azaltzen direlako. Harreman-trebetasunak hezitzaileak hezigaiekin kontaktu pertsonala

gauzatzen duenean agertzen dituen nortasun alderdien ezaugarri multzoa dira:

“Ciertas características o hábitos de la enseñanza y relación con los alumnos se podrían

describir mejor con el término estilo. Y el estilo es más que una forma habitual o idiosincrasia de

comportarse y hablar. De igual forma el estilo no debe confundirse con la técnica o el método de

enseñanza. El estilo es la personificación externa de la persona. En algún sentido, tener estilo es

ser tú mismo, ser quien eres realmente” (Van Manen, 1998:132).

Hezitzailea bere hezkuntza-jardueran, besteen aurrean, bera den bezala agertzen da,

bere estilo propio eta idiosinkratikoarekin, eta hala ez denean, igarri egiten zaio mozorrotuta

agertzen dela jendearen; beraz, norberak bere jokatzeko patroiak ditu eta horiek azaleratzen

ditu besteekin eraikitzen dituen harremanetan. Edozein modutara, aitortu behar dugu

hezitzailea ez dela bete-betean bera den bezala agertzen. Hezitzailea bere funtzioan rol bat

betetzen ari da (Rogers, 1986, 1996). Horrela, norbera den bezala agertzeko, hau da, modu

autentiko batez azaltzeko, bere buruari baimena eman behar dio (Rogers, 1986, 1996).

Hezitzailea, bere zereginean eta testuinguruan, hainbat mugekin topatzen da, eta muga

horien barruan norbera jokaera naturalekin agertzen da. Orduan, hezitzailea bere jokaera

naturalez kontziente egiteak ahalbidetu dezake modu autentiko horretan agertzea, pertsona

gisa, bera den moduan. Horretaz ohartu ezean zaila izango zaio trebetasunak hezkuntzabitarteko

gisa erabiltzea.

Edozein modutan ere, ez dezagun irakurketa indibidualistegia egin, hau da, hezitzaile

bakoitzak bere estilo propioarekin egingo du bere lana, baina egia da filosofia edota korronte

pedagogiko bereko irakasleek edukiko dituzte elkarren artean berdinak diren hainbat

ezaugarri, nahiz eta pertsona bakoitza banan-banan hartuta ezberdinak izan, jakina.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!