26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 197

batzuen arabera aritzen zen gustuen, estuki jarraitzen zion horri, eta hortik aldenduz gero

bere burua galduta ikusten zuen. Aldiz, besteen aurrean Ibonek bere mugak agertu behar

zituenean zailtasunak zituela agertu zidan.

Lorearen trebetasunik indartsuena Sua zen. Umorea eta besteen ongizatea nahi zuen

beste guztiaren gainetik. “... baldin banago gustora berbetan ahaztu egitten jat dana, eta

gero...”, komunikazioaren ahalmena oso errotua zuen Loreak, eta Suarekin lotu genituen

ariketekin egon zen gustuen. Gainontzeko ariketekin ere eta kalitateak esperimentatzeko

aukera eman zioten. Dena den, Metalarekin hutsune nabari zuela ohartu zen, eta hala

sentitu nuen egin ariketetan, bere mugak agertzeko zailtasun ikaragarriak zituela:

“Lorea: Askotan ez dakit esaten ezetz, ez dakit. Ba hori egixa da.

Ni: Eta zer sentitzen duzu hori egin behar duzunean?

Lorea: Ba askotan jo!, ba badakit esan behar detela ezetz, baina kosta egitten jat. Kostatzen jat

pilo bat, igual azkenian esaten dot, baina ez naiz oso gustora sentitzen hori egiten” (Lorea

Zenitagoya, 1. elkarrizketa)

Demelsak argi eta garbi ikusi zuen bere hutsunea Metalean zegoela, eta alde

indartsuenak Lurra eta Sua. Bere hitzak oso argigarriak dira:

“Ni: Metalarena zer hutsunea edo...

Demelsa: Hutsunea igual...

Ni: Hori non nabaritzen duzu, edo zertan...

Demelsa: Jo ba igual... ez dakit gauzak esatea: “Venga pa, pa, pa!”, edo hain zehatz horrela...

igual gehiago esango nittun ba Suaren kalitatearekin, ez? “Jo beitttu, ez dakit zer...”, baina esatea

“¡Venga!”, ez dakit igual hori, eh?

Ni: Kosta egiten zaizu?

Demelsa: Bai igual hori bai.

Ni: Eta eskuragarri duzuna, edo indartsuena, edo bueno “... hemen ondo moldatzen naiz edo

gustura nago!”?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!