26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 196

Jonek nahikoa argi utzi zidan berak nola hautematen zituen kalitateak. Sua bazuela

adierazi zidan, trebetasun horrekin nahiko gustura aritzen zela. Lurraren ariketekin oso-oso

gustura aritu zen, ariketa horiekin sentsazio oso onak eduki zituen; halere, gehiago garatu

nahiko lukeen kalitatea zen. Baita Metala ere. Egin ariketen bidez oso ongi ulertu zuen,

baina bere baitan nahikoa garatuta ez zuen trebetasuna zen. Urarekin, aldiz, oso eroso

sentitu zen, eta bere mailan, Uraren kalitatea agertzeko gaitasunik bazuela adierazi zuen

Jonek. Egurra, aldiz, oso zaila egiten zitzaion agertzea. Egurraren mugimendurako grina eta

indar hori azaldu behar zuenean Jon lotuta geratzen zen.

Nereak Lurra, Sua eta Egurraren ariketekin sentitu zen gustuen. Nik ere halaxe nabaritu

nuen, batez ere, Egurraren ariketekin. Bere alderdi indartsuenak horike direla adierzi zuen,

Egurraren kalitatea gehienbat. Gauzak antolatzea, negoziatzea-eta oso erraz egiten

zitzaizkion. Alderdi ahulena Uraren zuela nabarmentzen zuen.

Idoiak ez zuen asko sakondu elementuen inguruan, gustura egon zen arren. Hori bai,

gauza bat nahiko argi zuen: bere agertzeko ohiko modua Lurraren kalitatera hurbiltzen zela,

bai eguneroko harremanetan, baita hezitzaile gisa ere. Jendearekin lasai eta patxadaz

aritzea oso gustuko zuen.

Larraitzen alderdirik indartsuenak Sua eta Egurra zirela adierazi zidan. Batez ere, azken

hori. Ahulena eta hutsune nabaria Metalarekin zuen, nik ere halaxe sumatu nion ariketak

egin genituenean.

“Metala. Hor apur bat kosta egiten jat gaztiei mugak jartzia, edo estea, edo... O sea batzuetan

“Venga Larraitz, ez izan hain...”, baina buuufff!!!!, egitten det hor “Uuuuuuuuhhhh!”, eta... batzutan

urtetzen dau eta beste batzutan ez” (Larraitz Arando, 1. elkarrizketa).

Lurraren kalitatea berarentzako aurkikuntza bat izan zen, bere gorputzak oso gutxitan

bizitako sentsazioak esperimentatu zituelako –gorputzak une horretan nola zegoen

sentitzea, alegia- , eta, bide hori gehiago garatzea gustatuko litzaioke.

Ibonek Lurra zuen eskura, aldiz, Uraren kalitatean hutsune ikaragarria, berak hala

antzematen zuen. Inprobisaziorako eta Urak duen zoro puntu horrekin erabat lotuta geratzen

zen Ibon. Oso argi ikusi nuen gainera egin ariketetan. Nolanahi ere, Uraren trebetasunak

gorputzaren bidez ulertzeko gai izan zen. Uraren hutsunea, seguruenera, Metalean zuen

indarragatik izan zitekeen. Trebetasun hau oso orekatua zuen, bere buruarekiko Metala,

alegia. Bere eguneroko gauzekin oso ordenatu zen Ibon, eta funtzionamendu arau jakin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!