26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 194

Hezitzaile gehienei erabilgarria eta esanguratsua egin zaie. Zergatik, baina?

Errealitatearekin lotura aurkitu zutelako. Ohartu ziren euren barruko indarrak, bost

trebetasun horien bidez oso ongi esplika zitezkeela. Modu horretan, ikastaroan aztertutako

eredua heziketa arloaz gain, norberak eguneroko bizitzan zituen ohiko harremanak hobeto

ulertzeko baliagarria zela konturatu ziren. Beraz, esanguratsua egin zitzaien erabilgarria

egiten zitzaielako, beraiekin zuzen-zuzenean erlazioa zuenari buruz aritu ginelako

ikastaroan. Esan nahi baita, euren bizipen propioetatik abiatzea aurreko guztia ahalbidetu

zuela, hain zen gertuko eta propioa egiten ari ginena ezinezkoa zela handik ihes egitea. “Ni”

ikastaroaren erdigunean jarrita, norberearen esperientzia-munduarekin bat egiteko aukera

izan genuen, eta hori benetan oso-oso indartsua izan zen; izan ere, norbera bere burua

arakatzen ari baitzen. Gainera hori guztia, sentitu egin zuten, ez soilik modu razional batean

ulertu, eta horrek indar gehiagorekin itsasten da zen suspertzaileen oroimenean; nolabait

esate arren, geure gorputzaren oroimenean geratzen delako.

Bada, hortik abiatuta dinamizazio-estiloak zein izan zitezkeen, eta zeregin

pedagogikorako horrek guztiak eskaintzen zizkigun aukerak ulertu zituzten, baita heziketaren

inguruan nik helarazi nahi nien mezua, beraiek eta gazteen arteko harremanen kalitatean

zegoela gakoa. Modu honetan jaso nuen hori nire oharretan:

“... bai hizkera berriaz bai bide berriaz blaitu direla esango nuke. Guk zabaldu nahi genuen

kontzeptzioarekin –hasieran oso arrotza egiten zitzaiena- gustura aritu dira, eta tresna berritzat

hartu dute. Azken batean, ikastaroak ekarria egin die maila pertsonalean (norberari berea, noski),

eta horrek ezinbestean onurak ekarriko dizkie Kultur Tailerrak dinamizatzeko orduan” (B agiria)

Batez ere, Maialen eta Iera izan ezik, lehen aipatutako arrazoiak direla-eta, eta Maitek

bere interpretazioei ematen zien azaleko ikuspegia zela-eta, elementuen esanahi behar

bezala barneratu ez zituztenak. Gainontzeko suspertzaileek kalitate bakoitzaren

nolakotasunak oso ongi ulertu zituzten. Ez denek neurri berean, jakina, baina bai nahiko

kontent geratu nintzela, oro har, ulermen mailarekin. Hona hemen horren erakusgarri bat:

“Ura da ura dan moduan. Sormenarekin identifikatzen zan, espontaneitatearekin,

bizkortasunarekin, bizkortasun mentalarekin. Gero, Egurra ez det gehiegi gogoratzen. Egurra

asko duen pertsonak zerbait proposatzen duanian, bizkorregi etsitzen ez duan pertsona horietako

bat litzateke. Nahiz eta oztopoak topatu aurrean, aurrera segiko duana. Metal arauekin

identifikatzen det nik. Metal asko daukan pertsonak arauak, mugak eta normen bidez egiten du

bere bizitza. Normetaz baliatzen da gauzen inguruen pentsatzerakoan. Metal asko duen

pertsonak zorrotz betetzen ditu arauak. Sua gertutasunarekin, berotasunarekin, enpatiakin

identifikatzen det. Su asko dakanak berotasuna ematen dizu, bere konpainia, eta bere

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!