26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 193

bizi izan dugu teoria guztia horiek. Eta nik uste ondo, ondo, oso ondo egon dala ikustia horrela

esplikatuta. Ze gure sentimendu mundua Lurra, Sua, Metala, Egurra eta Uran bitartez esplikatuta

kuriosoa izan dala. Eta gero ariketak oso originalak..., bai originalak esaten det ba ez detelako

sekula egin horrelako estiloko dinamikak-edo. Horregatik iruditu zaizkit originalak. Eta oso

gustora, oso gustora” (Jon Ormaetxea, 1. elkarrizketa).

Larraitz:

“... jendiakin erlazionatzeko modu ezberdin bat, edo modu bat. Bestiakin enpatizetako modu bat...

ba hori, erlazionetako beste aukera bat. Edo guregana hurbiltzeko...” (Larraitz Arando,

1.elkarrizketa).

“Ba... hezitzaile izateko eduki behar diran edo eduki ditzakegun kaulidadeak aztertu, eta

esperimentazioaren bidez. Gorputzarekin esperimentatuz kualidade horiek bizi edo sentitu” (Ibon

Egaña, 1. elkarrizketa).

Demelsaren testigantza oso argigarria izan zen ere:

“Ni behintzat gelditu naizenarekin, edo gehien aportatu didana-edo, modu pertsonalean eta modu

profesionalean dinamizazio-estiloarena. Niri asko lagundu dit, kursiloan landu genuena.

Dinamizazioan nire burua ezagutzeko-eta, nik uste dut, Kuadrillategik horretan gehiren lagundu dit

(...) eta nik ikusteko “Hutsegite hauek ditut, edo hauetan lan egin behar dut, edo hauetan lan a

egin behar dut..”, edo “Begiratu, hau ondo dauket, hau indartu egin behar dut...”. Nik uste dut,

orokorrean, gehien lagundu didana, modu pertsonalean, horretan izan dela, niri hori asko gustatu

zait eta asko lagundu dit” (Demelsa Gómez, 2. elkarrizketa)

Oinarri sendo baten hasiera bezala baino ez nuen irudikatu, oraindik orain, euren ustea

zama handia zuen indar-erlazioan. Esan nahi dut, nire ideiaren hazia hazten baino ez zela

hasi, eta heziketari buruz, oro har zuten ikuspegitik tinko zirauela. Nolanahi ere, indar

orekaka apur bat aldatzen hasi ziren; eta etengabeko formazioari begira ikuspegi onean utzi

genuen hasierako formazio ikastaroa.

4.3.5.2. Harreman-trebetasun bakoitzaren esanahia ulertu

zuten

Gehienek eredua modu sistemiko batean ulertu eta interpretatu zuten bukaerarako.

Elementu guztiak beharrezkoak direla, eta denak denekin hobeto esplikatzen direla.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!