26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 192

konbentzituta egongo nintzake nik Ura oso ondo dauketela. Esperimentatu detenez eta bizi izan

detenez, horrek eman dit aukera konturatzeko “Jo ba igual Ure ez daukezu hain...”, bizi zentzu

horretan. Garrantzitsua izan dala bizitzea, horrek ireki dizkit neri begiak: benetan zer dan

daukatena eta zer ez. (Nerea Elias, 1. elkarrizketa)

Hortaz, fokua norberarengan edukita elementuen trebetasunen ulermenerako bidea

erraztu zitzaien. Hau da, hainbat sentsazio ezberdin bizitzen ari ziren bitartean, euren barrua

arakatzen ari ziren nolabait. Horrela Aritzek “nere bizipen bat izan da” aitortu zidan, eta

horrek ahalbidetu ziola ikastaroan jartzea arreta osoa, eta ez gazteengan. Aloñak antzera

hartu zuen:

“Pues azkenian nahiz eta ez atera Kuadrillategio edo ez atera hau, neri balio izan dit kursillo

batentzako, eta izan balitz bakarrik gaztientzako pues balioko zidan nozbatte gaztiekin lana egiten

badet. Baina hau izan da gehio gu, ez dakit nola esan, Lurrana eta hori, nahiz eta gaztiak ikusi ere

ez egin, zutzako balio du, neretzako behintzat balio dit (Aloña Salinas, 1. elkarrizketa).

Gainontzeko hezitzaileek antzeko hitzak erabiltzen dituzte, “gauzak bizi izan nituela...”,

edo “izan dala guretako...” esate baterako.

Hortaz, norberaren bizipenetatik abiatzea hezitzaile askori lagundu zien ereduaren

ulermenean. Gauzak horrela, oro har, oso gauza garrantzitsua lortu genuela, ondorioztatu

nuen. Batetik, finkatu zen hasierako ikastaro honetan formazioaren fokua, eta bestetik,

hezkuntza-praktikaren ardatza zein zen ere. Lehengoari buruz, orain arte nahiko hitz egin

dut, hau da, beraientzako zela ikastaroa, beraiek propio pertsona gisa ikasteko. Bigarrena,

lehenengoarekin loturik doa. Esan nahi baita, ikastaroaren norabidea erabat hezitzaileengan

zentratuz, eta egin ariketak eurentzako izanda propioa, hasieratik zekarten inertzia bat

apurtu nuen. Ez erabat, baina bai bederen neutraldu. Hots, ohartzen hasi ziren zeregin

pedagogiaren ardatza beraiek zirela. Ideia hori antzematen hasi ziren, ez dut esan nahi

erabat konbentzitu nituenik, baina bai itxura hartzen hasi ziotela. Izan ere, euren

iguripenetan ekintzak egitea zegoen, hau da, heziketa lanaren oinarria jarduerak antolatu eta

egitean zetzan, baina ikastaroaren bertan ohartzen hasi ziren, beraiek zirela zentroa, euren

esku-hartze estiloak garrantzia itzela zuela gazteekin eraikiko zituzten harremanetan.

Zenbait hezitzaileen hitzak ikustea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Jon:

“Iruditu zait izan dala ba, oso guretzako egina, gu ondo sentitzeko egina; ba, gure pertsonara

zuzenduta, eta ez guk ikastaro bat emateko zuzenean prestatuta horretan, formakuntza zuzen bat

guk ikastaroa eman ahal izateko. Ba, bueno izan da pixka bat hori, alde batetik jaso dugu jakintza

teoriko batzuk identidadearen inguruan bost elementu natural horiekin. Eta beste alde batetikan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!