26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 191

horretara, eta baita neurri handi batean lortu ere. Nolabait esateko Leireren ahalegina nahiko

handia izan zen ikastaroan. Sinesten ez zuen zerbaitetan sinesteko ahalegina egin zuen.

Orduz geroztik aurrera aldaketak nabaritzen hasi zen Leire. Ariketek sentsazio ezberdinak

sorrarazten zizkioten, eta horrekin eredu teorikoa hobeto ulertzen hasi zen. Dena den, osooso

berandu arte ez zuen fokua jarri bere buruarengan, hau da, egiten ari ginena

berarentzako zela. Bukaeran ere, ereduaren erabilpena gazteekin egin behar zutenaren

inguruan lotzen zuen. Gehiegizko lotura zuen geroarekin, eta gazteekin egin beharreko

lanarekin.

Gainontzeko hamaika hezitzaileek ariketak egiten hasi bezain laster heldu zioten fokuari.

Berarentzat hartu zuten ikastaroa. Horrek elementuetan sakontzen ahalbidetu zien,

ikastaroari zuku gehiago ateratzen, arreta gunea leku horretan une horretantxe gertatzen ari

zenari buruz baitzuten. Beraz, euren burua hobeto ezagutzeko elementuen arabera, eta

formazioaren baliagarritasuna praktika pedagogikoari begira, azkar asko, eta berez lotzen

hasi ziren. Horrek ez du esan nahi ereduaren elementu guzti-guztiak sakon-sakonean ulertu

zituztenik, ezta zeregin pedagogikoan ereduaren erabilera bikaina egitera iritsi zirenik; horrek

esan nahi duena da, elementuetaz gorputzaren bidez jabetzen hasi zirela, eta horrek

eurentzako bide erabat berria suposatzen zuela, eta euren lan pedagogikoa ulertzeko modu

berri bat ezagutzen hasi zirela. Ikuspegi bibentzial batetik, hamaika horiek etekin handia

atera zioten ikastaroari, norabide berri bati heltzeko ahalmenarekin jarri zirelako. Hezitzaile

batzuen hitzak ikustea besterik ez dago:

“Zer izan da ikastaroa? Ba, alde batetik asko landu da, nik uste, emozio eta sentimenduen

mundua. Bilatu izan da igual gu gure barnera begiratzen ikastea, edo horrelako zerbait. Jarri

diguzue horrelako froga batzuk, edo ariketa batzuk egin ditugu, eta etengabe galdetu diguzue ze

sentitzen dugun, nola sentitzen gera... Eta gu horretan jarrita, barrura begiratzen jarri gera:

adibidez begiak itxita nola sentitzen gera, kalian jendian aurrian, publikuan aurrian, pixkat

tontuana egiten zer sentitzen degun. (...) Nik uste det ikasi degula pixkat gehio gure barrualdera

begiratzen” (Jon Ormaetxea, 1. elkarrizketa)

Nereak antzera mintzatu zen, eta bide esperientzialaren balio azpimarratuz zuen:

“Pues esperimentau egin dezula, ez? Ez dala esan dezula “Lurre da hau, eta da mementomementoko

gauza bat..”, o sea, hori nola ematen dan bizi izan detela; ariketen bitartez

esperimentau izan detela ea mementon mementokoa disfrutau deten... Esperimentatu. Ez da

bakarrik ikasi detela teoria batean mailan bakarrik zer dan, baizik eta praktikan jarri detela. Baita

norberak ze kaulidade dauzken ikusteko esperimentatu egin behar dala baita. Nik Urarena

esperimentatu izan ez banu, esango ziazun “Ura da sormena, ez dakit zer eta ebaki zer...”, eta ni

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!