26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 190

zutela pentsatzeak lotzen zituen. Fokua gazteekin eta tailerretan zuten, eta ez euren

sentsazio eta bizipenetan. Nereak ia azkeneko egunean hartu zion zentzua ikastaroari

berari. Beranduegi nire asmoetarako. Nereak ongi adierazi zidan noiz hasi zen zentzua

hartzenikastaroari:

“Ni:(...) Eta orduan memento bat iritsi zen, memento bat-edo, zentzua ikusi zeniola... pixkat gehio

hitz egin nahi duzu horri buruz?

Nerea: Bai. Ni gogoratzen naiz egin genuen ariketa bat kanpoan egin genula, eta jarri zituzun

egoera batzuk: Lur gutxi, Metal... ; o sea, guk jarri behar geneukela, orduan hartu nion, ordun hasi

nintzen zentzua hartzen benetan. Esaten nuen: “Jo, ba orain bai, ez?”. Jartzen zinen ya klaro

adibideak jartzen. Ba imaginau, gu Beasaingok geunden, ez? Eta orduan ya situazion sartzen

zera, eta orduan esaten dezu “ba hau gertau leike”. Baina hasieran gelditzen zan como... bai ba

Lurra nik dauket... bai hartzen diozula zentzue baina..., eta zentzua hartu nionean askoz

gustorago, orduan esan nuen “ah bai, hau bai da nik pentsatzen nuena”

Ni:Nik uste dut zentzua aldi berean ikusi zenituela ariketa horretan, erlazioa eta...

Nerea: Hori da, hori da, hori da. Zergatio suelto gelditzen zan pixkat... gainera ariketak egin arte

eta gero zuk pentsau arte, begira adibidez... ariketa baztuk ez nion hartzen zera handirik, gero

igual bai, baina hasieran ez.” (Maialen Manzisidor, 1. elkarrizketa)

Maialenek oso bukaera arte, azken aurreko egunean, hain zuzen ere, ez zion

erabilgarritasunik eta esanguratsutasunik aurkitu ikastaroari berari; ez ereduari, ezta

metodologiari ere. Nahikoa kezkatzen ninduen horrek gerora begira; izan ere, nola jarraitu

ahalko nuen Nerearekin etengabeko formazioa hain oinarri eskasarekin. Ideia bai bukaeran

hartu zuen, baina oso modu razionalean, ez bere bizipenetan oinarrituta, hortaz, Maialenen

kasuan ikastaroaren printzipio estrategikoak kale egin zuen, ariketekin izan bizipenak ez

zituelako lotu berak ikasteko eta garatzeko aukera gisa.

Leireri ere asko kosta zitzaion zentzua hartzea ikastaroan egiten ari ginenari. Hasierako

harridurak ikastaroa bera baztertzera eraman zuten ia. Hasierako egunetan oso galduta ibili

zen, ez zion inondik inora itxurarik, hartzen egiten ari zenari. “Zertarako da hau?” behin eta

berriz galdetzen zion bere buruari. Izan ere, kontuaren larritasuna ez zen erabilgarritasun

pedagogikorik ez ziola ikusten, are gehiago berarentzako ere ez zion ikusten, denbora

galtzearen sentsazioa zuen bete-betean. Leiren aldaketa, ikastaroaren erdi aldera-edo etorri

zen. Hau da, ikusten zuen gainontzeko suspertzaileek hainbat sentsazioetara iristen zirela,

eta hortik hainbat ondorioetarako bidea aurkitzen zutela, beraz bere burua behartu zuen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!