26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 189

“Jendearen balorazioa ona izan da. Saio alaia, ezberdina, dinamikoa.. izan dela esan dute.

Halere, Lurra gehiago landu behar da. Denbora apur bat falta da berritasunera egokitzeko, baina

bidea urratzen hasi gara” (B agiria).

Nik uste dut Leire, Maialen eta Iera izan ezik beste guztiek ulertu zutela. Ikastaroa

bukatu arte, aipatu hirurek ez zioten zentzua hartu; egiari zor, nahiko urrun geratu ziren nire

aurreikuspenetatik. Bakoitzak, halere, arrazoi ezberdina zela-eta. Araka dezagun horretan.

Ierak aitortu zuen ikastaroak zer ekarria egin zion ez zekiela. Gustura egon zela bertan,

baina ez zuela ikaspenik atera, ez bere buruarentzat ezta aplikapen pedagogikoari begira.

Denbora gehiago beharko zukeela agertu zuen, eta ondoren egin behar genuen etengabeko

formazioari esker guztia hobeto ulertuko zuela espero zuen, hau da, eredua praktika

pedagogiko erreal batekin lotzean. Ikastaroa labur samarra iruditu zitzaion ondorioak atera

ahal izateko, eta, gainera, berak ez zuen asko hausnartu sentsazioen inguruan, hau da

gorputz ariketan egin ostean ez zuen gogoeta gehiegi egin ereduaren eta elementuen

inguruan. Ikastaroak ekarririk egin ote egin zion galdetzean honako hau erantzun zuen Ierak:

“Oraintxe bertan ez, zer nahi dezu esatea, egia esango dizut. Ez por que hori esaten dizudana,

laburra iruditu zat, orduan ez dezu sakontzen hainbeste, eta ez dezu... igual zoaz eta ondo

pasatzen dezu, baina ez dizu buelta handirik ematen, ez? Igual laburra izan dalako ere.. Ez dakit,

nola nijoan ideia horrekin ere, noa más como monitora, ba ea erakusten diguten eskulanak egiten

eta hori dana, ez naiz iritsi zuk esaten dezunera: zer aportazio eta... (...) Ba igual monitora bezala,

zuk esaten zenuna: honetan gaizki nago, edo hau desorekan dakat edo orekan dakat. Hau dakat

gutxi. Gero igual esango dizut. Ikusiko degu igual urtebete barru ba... Ikusiko degu” (Iera

Zubikarai, 1.elkarrizketa)

Beraz, ereduaren baliagarritasuna ez zuen kolokan jartzen Ierak, baina berari ikastaroak

pertsona moduan, eta hezitzaile gisa ezer gutxi ekarri zion. Berak zioen bezala, praktika

pedagogikoaren zain geratu behar nintzen, ea era horretan elementuei eta ereduari bere

osotasunean etekin gehiago ateratzen zion edo ez ikusi ahal izateko.

Leire eta Maialenen esperientzia ez zen izan Ierarena bezalakoa. Bi horiei hasierako

egunak hain arrotzak egin zitzaizkien kokatzeko-eta denbora asko behar izan zutela, ia

ikastaro osoa. Hortaz, ikastaroan bertan egiten genuena ez zuten hartu eurentzako,

zertarako zen ez baitzuten ulertzen. Beraien iguripenek talka izugarria izan zuten ikastaroan

topatu zutenarekin, eta horrek ikastaroaren baliagarritasuna ikustea eragotzi zien. Sentsazio

deseroso samarra bizi izan zuten lehengo egunetan, eta horrek ikasbide bibentzialari atea

irekitzea trabak jarri zizkion. Horrela, egiten hasi ginen gorputz ariketak gazteekin egin behar

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!