26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 188

sakontzeari heldu genion. Besterik ez zen izan ikastaroan, eta bi alderdi horiek intentsitate

osoz balitu zuten hasierako formazioa.

4.3.5. Hasierako prestakuntzaren oinarri sendoak

Horixe da hasierako formazio ikastaroak eman zuena, hau da, oinarri teorikoetan

agertzen ziren ildoak praktikan ezartzen hasi nintzen. Hortaz, bost elementuetan

oinarritutako eta gorputza ardatza zuen ikasbidea abiatu nuen. Hori ongi ulertzea nahi dut,

abiatu baino ez nuelako egin, eta hemendik aurrera azalduko dudana ez dugu hartu behar

ikuspegi itxi baten arabera, prozesu baten hasiera bat baizik, non oinarriak finkatzen hasi

ziren.

4.3.5.1. Prestakuntzaren ideiaren muina

Hasiera hasieratik formazioaren gakoetako bat fokapenean zegoen. Ikastaroa, eta

formazioa orobat, eurentzako propioa hartzea nahi nuen. Lehengo saioan maiz adierazi nien

hori, baina praktikarekin berarekin horretara heltzea nahi nuen, hau da, gorputz ariketak

egitearen poderioz, eta elementuen ulermenean sakontzearekin batera, norberaren alderdi

ahulak eta indartsuak identifikatzea; horrela, erdigunea norberarengan egongo litzateke, eta

ez gerora gazteekin egin behar zituzten jardueretan. Hitz bitan: ni zen fokua, ez gazteekin

zer egin behar dugu tailerretan? Hau da, norberak gazteekin eraikiko zuen erlazioa. Beraz,

lehen saioko hitzen ostean, buru-belarri ekin nion harreman-trebetasunen lanketari; bigarren

saiotik aurrera formazioaren bi zutabeek bat egin zuten (kalitateen agerpena eta ikasbide

esperientziala, hau da, zer eta nola), biek elkarrekin unitate sendo bat osatuz. Praktikarekin

berarekin hasi ginen buru-belarri. Aitortu behar dut, bigarren saioaren tarte batean, ordu bete

inguru, ikastetxeetan gazteak proiektura zitezen aurkezpenak nola egin lantzen egon ginela;

dena den, muina formazioan bertan kokatu nuen.

Nire asmoa zen, lehen eguneko azalpenak eman ostean, praktikaren bitartez ohartzea

formazioaren gunea euren baitan zegoela. Metodologiak berak horretara iristeko bidea

izatea. Uste bainuen sentsazioen bidez horretara iristen baginen, hitzek baino ahalmen

gehiago edukiko zuketela. Hots, esperimentazioaren bidearen oinarria, esperimentazioa

berarekin barneratzea uste nuen zela biderik eraginkorrena, eta horrekin, berez etorriko zela

ereduaren aplikapen pedagogikoaren ulermena. Lehen aipatu bezala, egoteko estiloaren

ariketekin hasi nintzen, eta saioaren erdialdetik aurrera gustura aritu nintzen. Modu honetan

jaso nuen:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!