26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 8

2.1. HEZIKETA UNEA: HEZKUNTZA ESKU-

HARTZEAREN MUINA

2.1.1 Heziketa unearen esanahia

Heziketa unea honako hau da: hezitzailea eta hezigaia elkarrekin eta aurrez-aurre

biltzen diren mementoa, non hezitzaileak, egiten dituen jardueren bidez, bere zeregin

hezitzailea aurrera eramateko aukera duen (Van Manen, 1998).

Hortaz, heziketa unea memento berezia eta funtsezkoa da hezitzailearen zereginean;

gure aburuz, hezkuntza-ekintzaren erdigunea da. Hezitzaile bezala, gure

intentzionalitatearen zama hezigaiarekin elkarrekintza gertatzen den memento horretan

bertan gertatzen da indar gehienez. Van Manenek (1998:56) ongi asko azaltzen du:

“En cada una de las situaciones (en las que el educador y el educando se relacionan) se requiere

una acción, aunque sea la de no actuar. Este encuentro activo es el momento pedagógico. Dicho

de otra manera, una situación pedagógica es el lugar de la acción pedagógica cotidiana, la

práctica pedagógica cotidiana. El momento pedagógico está situado en el centro de esa praxis”.

Heziketaren mamia hezitzailea eta hezigaia harreman zuzenean jartzen diren unean

aurkitzen dugu; une horretantxe, hain justu, gauzatzen delako hezitzailearen funtzioa.

Horregatik, irakasleak ikasleekin aurrez-aurre erlazionatzen denean gara dezake bere

irakasle funtzioa. Gazte lokal bateko hezitzaileak betetzen du gazteekin erlazionatzen

denean bere hezitzaile edo suspertzaile funtzioa. Gauza bera gertatzen zaio, esaterako,

euskaltegi bateko irakasleari: ikasleekin gelan harremanetan jartzen denean, orduantxe

betetzen du indar eta intentsitate gehienez hizkuntza irakaslearen funtzioa. Ama bere semealabekin

egoten denean, aurrez-aurre erlazionatzen denean, gai edo arazo jakin horri buruz

aholkuak ematen dizkienean, hau edo hura egiteko edo ez egiteko esaten dienean,

elkarrekin barre egiten dutenean... orduan eragiten du ama gisa bere seme-alabengan.

Horrenbestez, heziketa unean hezitzaileak agertzen dituen harreman-trebetasunek

nabarmen eragingo dute esperientziaren kalitatean, intentsitatean eta eraginean, era batera

edo bestera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!