26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 187

Zer egin nuen, bada, distantzia hori murrizteko. Bidean segi, ariketak egitearen poderioz

euren hautematea aldatuko zela uste nuen, ziur nengoen. Hori izan zen sendabidea, ariketek

beraiek arindu eta murriztu zuten ikastaroaren beraren eta euren iguripenen arteko jauzia.

Izan ere, sentitzen hasi zirenean ikastaroa beraientzako zela, alde nabarmena sumatzen

hasi ziren. Lurraren ariketen poderioz ereduaren alderdi eta erabilpen pedagogikoa ikusten

hasi ziren pixkanaka-pixkanaka. Hortik aldaketa etorri zen, esanahi baita nahasmensentsazio

hura ikaragarri apaldu zela. Aloñak oso labur, bian ongi adierazten du aldaketa

hori:

“Espero nuen (...) Ba , ez dakit ikasi tailerrak egiten. Hori alde batetik, o sea, egin guk ze egingo

dugun gazteekin. Eta, ez dakit gauzak askoz gehio zuzenduta gaztientzako. O sea, izan gabe

gehio gu, baizik eta ze egin behar degun ez dakit zer pasatzen bazaigu. Nik gehio hori pentsatzen

nuen, baina... igual hobeto ez bada horrela izan” (Aloña Salinas, 1. elkarrizketa)

Zer irakurketa egiten dut aldaketa horren inguruan? Bada, oro har, suspertzaileek

ikastaroari zentzua hartu ziotela, gorputz ariketen bidez esperimentatzen hasi zirenean

zentzuaren esanahia, eta ez modu logiko-razionalean. Ariketan egiten hasi, eta nahikoa

azkar esperimentatu zuten aldaketa, modu fisikoan bizi zutelako, euren larrutan. Horrek

kezka razionala apaltzen lagundu zien, eta norberaren sentsazioetan zentratzen lagundu

zien. Hau da, ohartzen ziren hitzez agertzen nizkien trebetasunen nolakotasunak askoz

hobeto ulertzen zituztela esperimentazioaren bitartez. Modu horretan, norberak bere

trebetasunekin topo egiteko bide berri bat ikusten hasi ziren Ikusten diot, oraindik asko

zegoelako egiteke, hasieran baino ez geunden. Orduantxe hasi ziren konturatzen zer esan

nahi zuen ikastaroa eta formazioa eurentzako zela. Hortaz, gorputzez ohartu zirenean, hau

da beraien esperientziaren bidez, eta ez nire hitz soilen bitartez, ikastaroa beraientzako zela,

ireki ziren; eta bide berrian esperimentatzeko aukera izan zuten. Gehientsuenek holako

zerbait esaten hasi zidaten: “Bai, gustura gaude hemen!”.

Hau da, hasierako Lurraren ariketak egin ahala sentsazio eta bizipenak izaten hasi ziren,

eta horrek bultzatu zituen, ohartzera ikastaroa beraientzako zela. Hori gailendu zenean,

alderdi razionala dezente apaldu zen. Esan nahi dudana da, hezitzaileka oro har, ez zirela

hasi ahaleginetan kalitate bakoitzaren ulermen razionalaren bila. Sentsazioetan eta

ariketetan murgiltzea nahiago zuten.

Sentitu zutelako ulertzen hasi ziren, eta ulertzen zutelako sentitu zuten ikastaroa

norberarentzat zela. Hortik aurrera benetako formazioaren hasi ginela esango nuke. Hau da,

bigarren egunaren erdialdetik aurrera bete-betean gorputz ariketak egiteari eta eredua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!