26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 186

4.3.4. Hezitzaileen hasierako nahasmen-sentsazioa

Halere, bigarren saioaren hasieran hautemateak ez ziren batere egokiak izan

suspertzaileen usteak eta iguripenak aldatzera bidean, saioaren bukaera aldera, aldiz, bai

hasi nintzela aldaketa ikusten. Uste sendoa nuen hezitzailek ekarritako inertzia

desbideratzen hasi nintzela. Nolanahi ere, hasieran, denek, gutxi asko, ereduaren bost

elementuei buruz, hau da, formazioaren muinari buruz hitz egiten eta ariketak egiten hasi

ginean erabilgarritasun eskasa ikusten zioten horri guztiorri. Bi egunez iraun zuen sentsazio

horrek, lehen saio eta bigarrenaren erdia-edo, baina nahiko joera arriskutsua izan zen

formazioaren ikuspegitik, horixe baitzen gertatzea nahi nuen azkeneko gauza: egiten ari

ginenari zentzurik ez ikustea. Suspertzaileen ondoko hitzotan ongi asko ikusten da zein zen

euren egoera:

“... hasieran sentitzen zara pixkat galduta, esaten duzu: “Baina honekin gero, nik nola

dinamizatuko det Kultur Tailer bat, edo nik gero honekin nola antolatuko det argazkigintza tailer

bat?”. Horregatik, pixkat hasieran hartu nuen sustoa-edo... ba ikusten dezulako ez dakala... o sea

badakala lotura, baina ez da zuzenian zuk egin behar dituzun ekintzak erakutsi behar dizkizutela

horrela... ematen dizkizutela en bandeja, ez? Horregatikan esaten nizun konparatuz ba hasieran

hartu nuela sustoa-edo...”. (Ibon Egaña, 1. elkarrizketa)

Formazioaren muinaren eta suspertzaileen iguripenen artean zegoen jauzia hasiera

horretan ez nuen murriztu inondik inora ere. Ez zen ezer mugitu hasierako bi ordu eta erdi

horretan, eta kezkatzekoa zen, horrela jarraituz gero nahiko emaitza eskasak lortuko

bainituen. Nire asmo eta beraien interesen arteko leizea ongi ulertzeko Maialenen

sentsazioak oso argigarriak dira, eta egia esan ia hezitzaile guztienak antzekoak zirela esan

nezake:

“Egia esan joan nintzen supegalduta. Pentsatzen nuen, hasieran bai bota genuela faltan, eta gero

komentatu genuen, ez?: ba igual hasieran azaltzea, klaro gu suposatzen zen joaten ginanak

horrela lan bat eginn behar genuen gero, eta orduan ere ya zuek zeukezuen como oso janda zer

zan; eta igual ez zinaten konturatzen guk ezetz. Eta orduan ba hasieran esplikatzea: ba beittu

Kuadrillategi hau da, eta hau egin behar degu, eta ez dakit zer... De repente hasi ginen hor Lurra

eta ez dakit zer, eta nik esaten nuen “Jo, ba flipatzen ari naiz!”. O sea lehengo egunetan (...) O

sea ni gustora nintzen, baina ez nion loturarik hartzen. Esaten nuen “... eta hau zertarako egiten

degu? Gero hau egin behar degu gaztekin?...”, ez nion hartzen...” (Maialen Manzisidor, 1.

elkarrizketa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!