26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 185

Hau bai, berehala ulertu zutela. Zerbait interesgarria zela sentitu zuten. Ohiko ez zena

egingo genuela ikastaroan. Euren iguripenekin bat ez zetorren zerbaiten aurrean zeuden

suspertzaileek, eta horrek jakin mina sortzen zien. Dena dela, ohiko ikastaroa ez izatearekin

konformatzen ziren. Esan nahi baita, eskola magistralak ez jasotzearekin pozik agertu zirela

hezitzaileak, ez zutelako nahi ni eta beraien artean edukien transmisio soila izatea. Alde

horretatik kontent zeuden, baina bestalde jira-biraka zebilen zalantza nagusi bat, ea hori

guztia gero euren lana behar bezala egiteko baliagarria izango zitzaien ala ez.

Lehen egun horretan ariketa praktikoak egin genituen (Ikus A agiria). Horiek egiteko

xedeak bi ziren. Bat, Lurraren kalitatearekin loturiko ariketak egin genituen, konfiantza eta

lasaitasun giroa sortu nahi nuelako, edozein ikastaroren hasierak sortzen duen urduritasuna

apaltzeko. Eta bi, hezitzaileek ikastaroaren metodologiaren ardatza antzematen has zitezen.

Gustura geratu nintzen ariketekin, bai. Lasai eta gustura aritu ziren hezitzaileak. Edozein

erara ere, oraindik ez zuten argi ikusten ariketak nola izan zitezkeen ikastaroaren ardatzak,

ordura arte ohituta zeudelako gorputzarekin egin ariketak jolas moduan hartzekoak, hau da,

ez eduki teorikoaz blaitzeko bitarteko bezala.

Formazioaren hasierak bi ondorio ekarri zituen: batzuen artean Kuadrillategi zer zen

zehatz-mehatz ez ulertzeak nolabaiteko sentsazio arraro bat ekarri zien, apur bat galduta

egotearen sentsazio alegia. Horrek, bigarren ondorio zekarren berarekin, apur bat airean

egotea eragin zien suspertzaileei; izan ere, eredu teorikoaren elementuen baliagarritasuna

sumatzen baitzuten eta interesgarritzat jotzen zituzten, baina ez zituzten ongi elkarlotzen

egitasmoarekin, hau da, ez zuten ongi ulertzen Lurra, Sua, Egurra, Ura eta Metalaren

trebetasunak nola uztar zitezkeen Kuadrillategiren praktikan. Hortaz, hasierako azalpena hari

behar zuen denbora ez eskaintzeak gerora eragina izan zuen esku-hartze estiloari zegokion

ereduaren ulermenean, batez ere hasierako bizpahiru egunetan zehar. Lehen egun horretan

gauzak behar bezala ez agertzearen ondoriok ondorengo egunean luzatu ziren. Izan ere,

bigarren egunean bat-batean Lurraren ariketekin hastea sekulako jauzia izan zen

beraientzat. Ez zuten espero horrelako intentsitaterik edukiko zutenik; nolabait, ariketak

eduki teorikoa arintzeko erabiliko genituela uste zuten. Hau da, bigarren egunean,

lehenengoan esandakoa praktikan jartzen hasi ginenean, euren larrutan bizitzen hasi ziren

metodologiaren nolakotasuna, eta egiari zor, jauzi nabarmena izan zen. Bigarren egun

horren izan zen euren iguripenak eta ikastaroaren arteko talka nagusia. Orduan, ohartu

nintzen bien arteko punturik aldenduenean ginela. Dena den, ez nuen hori hainbeste

sumatu Bergarakoekin. Andoaingo ikastarokoei bai. Izugarri. Hortaz, hortik aurrera bai

hasten zela distantzia hori murrizteko ahalegina eta ikastaroa erabilgarria izateko premia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!