26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 184

Bigarren bidea izango da eraginkorrena, jakina. Modu horretan sentsazioekin topo egingo duelako

zuen lagunak, eta lotsa zer den benetan ulertuko du. Lotsa sentituko du, eta beste batean gauza

bera sentitzen duenean jakingo lotsa dela. Hitz soilekin, ostera, kontzeptuaren ulermen

intelektuala lortuko dugu soilik, baina zuen lagunak ez du jakingo lotsa sentitzea zer den, eta hori

da zuek nahi duzuena.

Hitzek bizipenak baino indar gutxiago dute. Horrexegatik maiz esan ohi dugu horrelakorik:

“Sentsazio hori ez dakit nola azaldu!”, “Hori esplikatzeko bizi egin behar da!”, edota “Hitzez ezin

dut adierazi sentitu nuena!”.

Ulertu da orduan. Bada, hori guztia gurera ekarriz gauza bera egingo dugu. Era berdinean lan

egingo dugu. Demagun hezitzaile batek zailtasunak dituela gauza berriak proposatzeko orduan.

Nahigo duela beti jarduera antzekoak egin, ez baitu ideia berriak proposatzeko gaitasunik. Are

gehiago bere burua ez du ziur ikusten gauza berriak egingo balitu. Horrek gaztetxoen nekea

eragiten ari da. Tailerra nahikoa monotonoa bilakatzen ari da: betiko jokoak egiten dituzte, taldeak

egiteko betiko dinamikak darabil hezitzaileak... guztiz iragarria da tailerraren nondik norakoa.

Zerbait egin ezean, laster gaztetxoek asperturik egitasmoa utz dezakete, zirrararik ez baitute

bertan sumatzen.

Horren aurrean, gure lehengo istorioaren antzera joka daiteke. Alde batetik hauxe esan

diezaiokegu hezitzaileari: “Aizu, Eider/Mikel, gauza berriak proposatu behar dizkiezu gaztetxoei.

Zenbait berria pentsatu eta proposa iezaiezu. Pentsa itzazu modu ezberdinak taldeak egiteko,

joko berriak prestatu... Ados? Oso ondo”. Hitzak. Bide ez oso emankorra guretzat. Hori egitea

ezinezkoa egitea suertatuko zaio hutsunea hortxe baitu, eta gutxi dagoen tokitik asko eskatzea

alferrikakoa da, baldin eta ez badugu hori lantzen.

Hezitzaile horrekin ariketa praktikoak egingo ditugu, non hutsunea duen jarrera hori sentitzeko

aukera izango duen. Behin sentitzen duenean gai izango da ulertzeko. Ariketa praktikoek

eskaintzen duten bizipenetatik, eta hauetan sortzen diren sentsazioetatik iritsiko gara ulermenera.

Horrela, gure lan egiteko metodologia hauxe litzateke (horretarako arbelaz baliatu nintzen) ariketa

praktikoa, bizipenak, sentsazioak, eta ulermena.

Horrekin guztiarekin batera honako ideia hau argi eta garbi geratu behar zaigu: ikastaro honen

bidez, norabide bat markatuko dugula, ez ditugula inondik ere bat-bateko eta berehalako emaitzak

lortuko. Bidean abiatuko gara norberaren trebetasunak identifikatuko ditugu, eta hutsuneak

indartzeko eta hainbat egoerei irtenbidea emateko tresnak eskaini. Hemen ez dago errezeta

magikorik. Gure egitasmora hobekien egokitzen den dinamizazio ereduaren norabidea markatu

nahi dugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!