26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 183

oinarritutako ikasbidea. Bost trebetasunen ulermena ahalbidetzeko bitartekoa hitza baino,

elementu horien nolakotasunak pertsonari bakoitzari sorrarazten zizkion sentsazioak izango

ziren. Horretarako, bitarteko didaktiko gisa gorputza erabiliko genuela esan nien, gorputz

sentsazioei arreta jarriko geniela elementuen trebetasunak ulertzeko eta barneratzeko

orduan. Beraz, aipatu nien ulermen intelektualetik abiatu baino, ikastaroaren eta formazio

osoaren oinarria norberaren bizipenak izango zirela, eta horretarako gorputzarekin arituko

ginela, hainbat eta hainbat ariketa praktiko egiteko. Adibide sinple batekin agertu nahi nien

hori guztia. Hauxe egin nuen:

Oso ondo. Ikusi ditugu, bada zeintzuk diren gurean beharrezkoak diren dinamizaziorako

ezaugarriak. Hau da, zer-nolako trebetasunak eta jarrerak beharko ditugu gaztetxoekin lan egiten

dugunean. Baina hori argitu bezain laster beste galdera bat datorkigu berehala. Zein? (Tarte bat

utzi nuen erantzun ahal izateko. Aloñak eta Ierak nabarmen eratzun zuten “Nola?”. Aurrera segi

nuen). Hori da. Nola landuko ditugu trebetasun horiek? Horixe da gure buruari egin beharko

diogun galdera, eta horixe izango da ikastaro honen muina. Zer esku-hartze estiloa landu nahi

dugun eta nola landu nahi dugun elkarrekin doaz banaezinak dira. Hortaz, horixe izango da

datozen egunotako lan ildoa.

Eta norbaitek ba al daki nola landu daitezkeen trebetasunak? (Ez zen erantzun elaboraturik izan.

Barreak-eta bai, baina erantzunik ez. Aurrera jarraitu nuen). Bada, bi modu daude lantzeko.

Adibide baten bitartez azalduko dizkizuet:

Horretarako lehenengo fikziozko ipuin edo istorio labur-labur bat kontatuko dizuet. Irudika ezazue

zuetako bakoitzak lagun bat duela. Lagun horrek zuekin harreman handia duela, lagun ona da.

Pertsona horrek, baina, ez du inoiz sentimendu jakin bat bizi. Lotsa, hain justu. Ez daki lotsa zer

den. Ez daki zer sentsazio sortzen diren lotsarekin. Ez du inoiz lotsarik sentitu. Horrek, zu asko

kezkatzen zaitu. Zure lagunak lotsa ez edukitzeak askotan arazo bat baino gehiago sortu

baitizkizue. Gainera, uste duzu, beharrezkoa duela lotsa zer den jakitea, azken batean, pertsonok

defentsarako dugun mekanismo bat da, besteak beste. Asko deliberatu ostean, uste duzu zerbait

egin behar duzula. Pentsatu eta gero bi modu bururatzen zaizkizu. Lehenengoa da hitzez azaltzea

zer den lotsa, zer sentitzen den, eta zein egoeratan eman ohi den. Hau da, zure lagunak lotsa

kontzeptua intelektualki ulertzea nahi duzu. Bigarren bidea arras ezberdina da. Hainbat egoera

jarriko dizkiozu lotsa senti dezan; hots, ariketa praktikoen bidez lotsa zer den sentitzea nahi duzu.

Ongi da. Ipuina nire aldetik amaitu da, baina bukaera falta zaio eta hori zuek jarri beharko diozu.

Hau da, zein bide izango da eraginkorragoa zuen ustez, eta zergatik? (Taldeka jarri ziren eta bost

minututan deliberatu behar zuten erantzuna. Ondoren talde bakoitzak bere azalpenak emango

zituen. Denek sentsazioen bidezko bidea argiagoa eta eraginkorragoa zela argi zuten)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!