26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 181

baino ez dute buruan, eta etorkizuna oraina bihurtzen denean, berriro geroarekin pentsatzen

hasten dira.

Orain dela aste bi honako hau esan zuten: “Graffitti tailerra egin nahi dugu, izugarrizko gogoa

dugu probatzeko”. Eguna iritsi eta tailerra egiten hasi zirenean gauza guztiak aldi berean ikasi

nahi zituzten: horman marrazki ugari egin, forma asko erabili, teknikak berehala ikasi… Patxada

eta lasaitasun faltak tailerrarekin ez gozatzea dakar. Jardueretan ez dute lasai egoteko gaitasunik,

hortik arestian aipatu dudan abiadura eta erritmo azkarra.

Horrek guztiak tailerra kolokan jartzen ari da:

-Gaztetxo batzuk beraien buruarekin gogaitzen hasi dira. Dena azkar eta patxadarik gabe egiteak

mementoko egoerarekin ez gozatzea dakarkie, eta horrek, era berean, ezinegon sentsazioa.

Gehiengo baten dinamismoak eta indarrak gutxiengo horien lasaitasuna apurtzen dute.

-Horrekin batera beraien arteko harremanak gaiztotzen hasi dira. Lasaitasun ezak liskarrak

dakartza, nor baino nor izan nahi du, jarduera bakoitza ahalik eta azkarren bukatzea hurrengoa

hasteko.

-Kezkagarriena beraz, horrek guztiak ekarri dituen ondorioak: zenbaitek gustura ez egoteak

jarduerekin ez gozatzea eta satisfakzioa ez lortzea dakar. Tailerretan giro egokia aurkitzea zaila

da, eta gaztetxoek proiektuarekiko zuten erakargarritasuna galtzen hasi dira

Egoera horren aurrean, zu, hezitzailea, galduta zabiltza. Gauzak metodikoki eta ongi egitea

gustukoa duzu. Zure indar guztia jartzen duzu tailerren prestaketan eta dinamizazioan, eta aldez

aurretik prestatutakoari jarraitzen diozu fidelki. Egoera horrek, ordea, programatutako guztia

hankaz gora uzten dizu, zure asmoak desegiten dira nerabeen jarrerarekin. Azkeneko bi asteetan

oso galduta ikusi duzu zeure burua.

Zerbait egin ezean tailerra bertan behera geldituko da, erabat desitxuratuta

Talde bakoitzak ariketa bukatu ostean, talde handiari azalduko zizkion ondorioak. Ariketa

egiten zuten bitartean, nik lagunduko nien taldeei zalantzak argitzen, behar ziren kasuetan

adibidea berriro azaltzen. Laguntzailea izan nintzen, baina ez nien inoiz azaldu kasuari eman

zekiokeen irtenbiderik. Bukaeran, talde bakoitzak bere ikuspegia agertu ostean, elementuen

arteko erlazioari garrantzia eman nien, ez irtenbide praktikoari berari, hori aurrerago lantzea

nahi huelako ez lehengo saio horretan.

Balizko irtenbideak azaltzen zituzten bitartean nik galderak eta iradokizunak luzatzen

nizkien, trebetasunen beharraz ahalik eta ongien jabe zitezen. Beraien barne-egoera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!