26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 180

“Beno, taldeka jarriko gara. Irizpide bakarra launaka jartzea izango da, bai? Lasai egin taldeak

bi hiru minutu hartu, launaka jarri arte ez baitugu jarraituko”. Lasaitasunarekin hartuko luke,

nerabeei denbora utziz, eta mementokoari garrantzia emanez, taldeak egin ezean ez

bailukete aurrera jarraituko.

Ikusten duzue, bada, egoera baten aurrean trebetasun bakoitzak modu ezberdin batean

jokatzen duela. Denak balekoak dira, denak beharrezkoak, eta egoeraren arabera bat edo

beste aukeratu beharko dugu.

Ulertu al da?

Baietz esan zidaten buruarekin, halere ez nintzen oso gustura geratu. Banekien

trebetasunak askoz sakonagoak izan zitezkeela, eta emandako adibideak ez bero eta ez

hotz utzi zituen. Horrela, azalpen eta adibide gehiago emanez jarraitu nuen, baina ezer

berririk ekarri gabe, beti ideia berdinaren bueltan, hau da, norberak besteen aurrean

agertzeko modu jakin bat duela, eta gure barruko indar edo mugimenduaren arabera

agertzen garela besteengana. Hori ongi zegoen, baina azalpena apur bat findu behar nuen..

Egia esan, hori guztia agertzeko nahiko denbora hartu bagenuen ere (hau da, lehengo

saioaren erdia, bi ordu luze pasatxo), nire baitan azkar joateko irrika zegoen, edo hobe

esanda, suspertzaileek nik esan nahi nuena eta helarazi nahi niena, lehenbailehen ulertzeko

desioa. Edonola ere, bide onetik nindoala ziur nintzen. Suspertzaileek gauza berrio mordoa

eskuratzen ari ziren, baina ez arrapaladan. Oraindik sakontzeko asko bagenuen ere, gustura

nengoen ordura arteko martxarekin.

Bigarren ideiari heltzeko errealitatetik ateratako adibide bat aztertu genuen. Hezitzaileei

proposatu nien emango nien adibidea agertzen zen egoerari irtenbide praktikoa eman

beharko ziotela, ez hitzekoa, baizik eta ekintzetan oinarrituta. Nolanahi ere, ariketa honen

helburua ez zen konponbidea aurkitzea, trebetasun guztiek sistema bat osatzen dutela

ikustaraztea baizik. Elementu guztiek elkarri eragiten diotela, eta horiek Kuadrillategin

martxan jarri nahi genuen esku-hartze estiloa definitzen zutela. Honako adibide hau luzatu

nien:

Kultur Tailerretan duzuen taldea oso erritmo bizikoa da. Abiadura handia jartzen dio tailerrari,

gehiegizkoa. Zenbait gaztetxoei antzematen zaie, eta sarritan hala adierazten dute, egiten

dituzten jarduerekin ez direla gustura sentitzen. Jarduerarekin hasi eta berehala bukatzeko irrika

sortzen zaie beste zerbaitetan hasteko. Ez dute nahiko patxada eta lasaitasunik zerbaitetan ari

direnean horretaz gozatzeko, tailerretako oso gauza gutxitan lortzen dute satisfakzioa. Unean

uneko egoerak ez die asebetetzen, beti “hurrengo ekintza”rekin pentsatzen dute. Etorkizuna

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!