26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 179

ikasitako tradizio berdinetik (Txinatar medikuntza) edaten nuela. Apur bat lasaitu zen, baina

oraindik mesfidati ikusten nuen.

Nolanahi ere, lehen saio horretan gauza gehiago egin genituen. Ondorengo urratsa bost

trebetasunen aplikazio praktikoa ikustea zen. Nahi nuena zen, suspertzaileek ikustea

hezkuntza-jardueretan oro har, eta Kuadrillategin zehazki, esku-hartzeko bost estilo horien

beharra genuela. Horren barnean, bi ideia bildu nituen: bat, egoera jakin baten aurrean eskuhartzeko,

bost trebetasunek jokatzeko bost era ezberdinak eskaintzen zigutela, hau da,

modu ezberdinetara joka genezakeela; eta bi, trebetasunek sistema bat osatzen zutela,

horiek etengabean elkarrekintzan ari zirela sistemari oreka eman ahal izateko. Lehengo ideia

azaltzeko honela agertu nintzen:

Begira: demagun tailer batean gaztetxoei taldeka jartzeko eskatzen diegula, bada modu

ezberdinetara joka dezakegu trebetasunen arabera:

Metala gailentzen zaion hezitzaileak honela jokatuko luke:

“Taldeak egingo ditugu eta launaka jarriko zarete”. Taldeak nola egin berak markatuko du.

Muga bera ezarriko du, hortik aurrera nahi duten moduan egin dezakete banaketa.

Egurra indartuena duena horrela egingo luke:

“Hara, azkar, taldeak egin; mugitu ba! Bizi!” Modu azkar eta dinamikoan nahiko luke taldeak

egin.

Sua bere trebetasun indartsuena duenak honela jokatuko luke:

“Beno, taldeak egingo ditugu, zuek nahi duzuen bezala egin, ados? Ulertu duzue?”.

Berotasunarekin eta samurtasunarekin egingo luke eskaera.

Ura gailentzen zaiona honela eginen luke:

“Beno, ba taldeka jarriko gara...baina itxaron, horretarako dantza egingo dugu lehenik, gero

txalo bat ematen dudanean nik esaten dudana egin beharko duzue, eta azkenik taldeak

osatuko ditugu, bale?!”. Sormen eta berritasuna erabiliko luke taldeak egiteko garaian.

Lurra duenak hauxe:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!