26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 178

bizitzea, ondokoaren pentsamenduak irakurtzea. Jendartean egotea biziki gustukoa dute. Irekiak

dira eta berotasuna transmititzen dute.

Horren ondotik, adierazi nien trebetasun horiek guztiak agertzeko eta argitzeko erabiltzen

genituen terminoak, pertsonon alderdi psikologikoekin loturik zeudela. Elementu horien

bitartez, gutako bakoitza psikologikoki nolakoa zen, nola jokatzen duen ikus genezakeela,

alegia. Horrexegatik, hezkuntza esku-hartzean beste batzuekin, Kuadrillategiren kasuan

gazteekin, harremanetan jartzen ginenean norberak zein indar, elementu edo trebetasunaren

arabera jokatzen zuen jakitea arras garrantzitsua zela adierazi nien. Hortaz, bost termino

horiekin (Lurra, Sua, Metala, Egurra eta Ura) defini eta esplika genezakeela Kuadrillategin,

eta hezkuntza-jardueretan oro har, abiatu nahi nuen esku-hartze estiloaren unibertsoa. Hau

da, trebetasun horiek era egokian erabiliz gero, dinamizazio estilo egokia lor genezakeela.

Atal hau bukatzeko, azken ideia gisa, hauxe adierazi nien: nire asmoa bide bat irekitzea zela,

norabide bat, hain zuzen ere, ez baitzen lan samurra norberak bere nortasunaren alderdi

ahulak indartzea; halere, nahiz eta urte askotako lana izan, formazioari esker bide hori

jorratu nahi nuela esan, eta beraiei gonbitea luzatu nien.

Hori guztia onartu zutenaren inpresioa eman zidan, eta onartu diot ulermen maila

oraindik oso hastapenekoa zelako, esan nahi dudana da hezitzaileen iritzia hauxe zela:

“Ongi dago esan duzuna, bai, baina...”. Hau da, oraindik ibilbide luzea geratzen zitzaigun,

ereduaren nolakotasuna ulertzeko, baita beraren aplikazioa zergatik egiten genuen

barneratzeko ere. Hasieran baino ez nintzen, baina hasiera horretan egitura sendoa jarri

behar nuen, ondoko egunetan landu nahi nituen gorputz ariketei zentzua eta

erabilgarritasuna ikus ziezaieten. Une horretantxe gainera konturatu ziren ikastaroak

sekulako berritasuna zekarkiela, ez zela beraien iguripenik bat etortzen. Batzuk, dena den,

interesgarritzat jo zuten, beste batzuk, aldiz, larritasunarekin hartu zuten.

Aipatzekoa da Aritzen samindura honekin guztiarekin. Aritzek hainbat masaia ikastaro

egin zituen, akupuntura barne, eta ereduaren elementuak ezagutzen zituen. Lehen saioaren

bukaeran niregana hurbildu zen, eta ea nondik atera nituen elementu horiek galdetu zidan,

ez baitzegoen oso gustura ikusitakoarekin, nonbait ez zuen argi ikusten berak alderdi fiskoan

ikusitakoa alderdi psikologikora pasa zitekeela. Nik nire ibilbidea agertu nion, nola hau guztia

aldez aurretik talde batean landu nuen, eta ea non zeuden bere kezkak. Argitu genituen.

Kontua zen, Uraren elementuaren inguruan hain zuzen ere, berak zuen ikuspegi bat guk

oraindik lehen egun horretan ikusi ez genuena, oraindik bi aste oso baikenituen trebetasun

bakoitzean sakontzeko. Lasai egoteko esan nion, nik ez nuela ezertxo ere asmatu, berak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!