26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 177

Galdetegiaren esaldi bakoitzaren bukaeran A, B, C, D eta E hizkiak agertzen ziren,

horiek trebetasunak ordezkatzen zituzten. Horrela, hezitzaile bakoitzak esaldia irakurri

ostean zenbaki bat jarri behar zuen erantzunaren intentsitatearen arabera; era horretan,

esaldiak zioena norberaren nortasunarekin edo jokaerarekin bat zetorrela uste bazuten 3

zenbakia jarriko zuten. Zertxobait identifikatzen baziren 1, indiferentziaz hartuz gero 0, eta

batere identifikatzen ez baziren –2. Erantzuten bukatu ostean, erantzun positiboen (+) eta

negatiboen (-) batuketa egin zuten, modu horretan letra bakoitza kopuru jakin bat izango

zuen: A-n x zenbakia, B-n y zenbakia... Hori egi ostean, letra bakoitzak irudikatzen zuen

elementua agertu nien. Lehen aldiz, azaltzen nien bost elementuen teoriaren kalitate

bakoitza, hau da, lehen aldiz entzun zuten hezitzaileek hain sarritan erabiltzea nahi nuen

hizkera: Lurra, Sua, Egurra, Ura eta Metala. Hasiera batean, izenak baino ez nizkien azaldu,

nire asmoa gehien zuten trebetasunaren arabera taldeka biltzea baitzen, eta beraien

hitzetatik eta esperientziatik zer-nolako ezaugarriak dituen entzutea. Hau da, beraiek izatea

lehendabizikoz nolakoak ziren azaltzen zutenak, gero ereduaren ikuspegi zabal eta

sakonago bat nik eman ahal izateko. Horrela, talde bakoitzak agertu zuen bere emaitzen

berri, baita trebetasunaren nolakotasuna. Denek, Aritzek izan ezik, nahiko ados eta

konforme agertu ziren emaitzekin. Nonbait, galdetegitik atera zituen emaitzak ez zetozen bat

bere izaerarekin eta estiloarekin, Sua gailentzen zitzaiola ez zen egia Aritzen irudirako. Esan

nion galdetegiaren helburua ereduaren elementuak agertzea zela gehienbat. Azalpen hori

ongi hartu zuen. Ondoren, talde bakoitzaren ondotik nik azalpena eman nuen, bai Lurra, bai

Ura, bai Sua, bai Metala eta bai Egurra zer ziren eta horien ezaugarri nagusienak aipatu

nituen. Lurra lasaitasunarekin lotu nuen; Egurra dinamismoarekin eta ekintzak eta

mugimenduak gustuko dituenarekin; Metala ordena eta pertsona metodikoekin, definizioa eta

zehaztasuna bilatzen dutenekin; Ura, bapatekotasunarekin eta sormenarekin; eta Sua

komunikaziaorekin. Honela agertu nien, gutxi gora behera, hori guztia (hitz zehatzak ez diren

arren, baliagarriak dira jakiteko ereduaren zer-nolako agerpena egin nuen lehendabizikoz):

Lurraren trebetasuna gauzak patxadarekin hartzen dituen pertsonekin loturik doa. Pertsona horiek

erritmo geldoa dute gustuko. Egurraren arketipoa pertsona aktiboa izango litzateke. Hau da,

ekintza mugimendua eta abentura oso gogoko dituena, erronkak bilatzen dabilena etengabe eta

muturreraino ahalegintzen dena. Metalarena, aldiz, pertsona ordenatu eta metodikoa izango

litzateke. Definizioa, diziplina eta egitura zehatzak gustatzen zaizkionak. Bere printzipioen arabera

jokatzen duena. Zehatzak eta ordenatuak. Ura, hau da, espontaneitatea edo berezkotasuna

errotua duten pertsonak oso sortzaileak dira. Beti gauza berrietan pentsatzen ari da, eta horrek

maiz independenteak eta bakartiak izatera bultzatzen ditu. Ez dira batere konbentzionalak, eta

diren bezala azaltzen dira munduaren aurrean. Suaren trebetasuna nagusitzen den pertsonetan

enpatia oso ohikoa izaten da. Erraz lortzen dute egoera enpatikoa, besteen sentimenduak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!