26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 176

erabat. Horrek erdibidean utzi zuen proiektuaren gaineko ulermena, eta zama hori ikastaro

osoan zehar sumatu nuen; batez ere, bukaera aldera ikusiko dugun moduan.

4.3.3.1. Bost Harremanbideen eredu teorikoaren aurkezpena

Atal hau irekitzean formazioaren erdigunera abiatzen nintzen, eta ikerketaren bihotzera.

Kuadrillategi egitasmoan finkatu eta aurrera eraman nahi nuen esku-hartze estiloa definitzen

zuten kalitateak ulertzea eta barneratzea zen xedea; horretarako funtsezkotzat jotzen nuen

hasiera-hasieratik bost elementuen eredua zergatik erabiltzen genuen ulertzea, baita

trebetasun bakoitzaren irudi orokorra ere. Horren atzetik, bazegoen beste idei bat, hori

ulertuz gero, aurrerapauso nabarmena egingo zuten suspertzaileek: esku-hartze estiloaren

trebetasunak norberaren izaera eta ezaugarri-multzo propioekin loturik zihoazela; nolakoak

gu halakoak gure harremana. Beraz, hemendik aurrera formazioaren fokua norbera izango

zenaren ideia egosten hasi nintzen. Formazio ikastaroa norberarentzako zuzenduta zegoen,

suspertzaile bakoitzak bere zeregin pedagogikoan agertzen dituen alderi ahulak eta

indartsuak arakatzeko eta esperimentatzeko bidea ematea nahi nuen; eta ez gazteekin zer

egingo den eta zer ez izatea. Honako hau egin genuen bost elementuak azaltzeko.

Lehenik, kalitate bakoitzaren aurkezpena. Agertu nien norberarengan gailentzen zen

jarrera edo patroi bat azaltzen genuela geure hezkuntza esku-hartzean. Estilo jakin baten

bidez egiten dugula gure lana hezitzaileok eta horrek blaitzen duela norbanakoaren

hezkuntza-jarduera. Hau da, gutako bakoitzak modu jakin eta propio baten arabera jokatzen

duela besteen aurrean. Hori bai, agertzeko modu horien inguruan kategorizazioa egin

daitekeela. Horretarako erdu teoriko batekin lan egingo genuela esan nien; bost elementu

edo estiloz osatutako ereduarekin, hain zuzen ere.

Ondoren, aurrekoa garbi utzi eta gero, eta zalantzak argitu ostean, galdetegi bat pasa

nien. Xedea honako hau zen: hezitzaile bakoitzak zer-nolako trebetasuna eskuragarri zituen

identifikatzea (A Galdetegia). Hau da, gutxi gora behera, ikastaroan parte hartzen ari zen

hezitzaile bakoitzak zer-nolako trebetasuna agertzen zuen normalean. Galdetegiak ez zuen

balio estatistikorik, inondik ere, nire asmoa, norberak estilo propioa zuela ikustea, eta

horrekin batera bost elementuetan oinarritutako eredu teorikoa barneratzeko lehen urratsak

finkatzea zen. Gainera, horrekin batera, formazioaren eta ikastaroaren fokua beraren

kokatzeko aukera ematen zidan; hots, norbera izango zen, eta ez aste batzuetara lanean

aritu ziren gaztetxoak. Ideia hori behin baino gehiagotan errepikatu nien, argi eta garbi gera

zedila nahi nuelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!