26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 175

Lehengoa argi uzteko hizkuntzen erabileraren ikuspegi kolektiboaren ideiari heldu nion;

eta, bigarrenerako, egitasmoaren xedea erakargarritasunezko eremua sortzea zela,

nerabeengan hizkuntzaren modu kontzientean eragitea baino. Beraz, hezitzaileek ez zuten

jarri behar bere indarra gazteek hizkuntzari buruzko gogoetak egite aldera, esku-hartzea

talde fenomenoen gakoetan oinarritu behar zela aipatu nien. Horretarako guztirako bi

dinamika egin nituen, ideia modu grafiko batez ulertze aldera. Bertan, denon artean egoera

bat irudikatu genuen, non gazte talde baten hizkuntza jokaera errepresentatzen zen; eta,

beste bat, gazteen behar emozionalak asetzearen ideia azpimarratzen zen. Dinamika horiek

egoera jakin baten antzezpenean oinarritzen ziren, eta horien ostean hainbat galdera luzatu

ostean nahiko garbi geratu zen Kuadrillategi egitasmoaren bi zutabeen esanahia. Nire

aburuz, hizkuntza helburuez gain, egitasmoaren alderdi pedagogikoaz ohartu ziren, hau da,

aisialdian oinarritutako proiektua zela.

Horren ostean, egitasmoaren tresnak azaldu nizkien: Kultura Tailerrak; gazte

lagunarteekin hasieran egin beharreko negoziazio bilerak; eta Koadrila Saioak, non gazteen

satisfakzkio mailaren inguruan hitz egingo zuten, eta proiektuaren baldintzen jarripena

egingo zen. Horrekin batera, gaztetxoen begirako baldintzak azaldu nituen ere: gutxienez

bost kidez osatutako taldeak izan behar zuten, egitasmoaren hizkuntza bakarra euskara

izango zela, B eta D ereduko gazteek parte hartuko zutela, eta DBH3 eta DBH4ko nerabeak,

hau da 14-16 urte bitartekoak.

Edonola ere, hori guztia nahikoa azkar egin nuen. Azalpenak lasai eta patxadaz egin

nituen, baita hezitzaileen galderak erantzun ere, baina egitasmoaren nondik norakoa

barneratzeko denbora gehiago behar zuten. Ez nuen ongi jokatu une horretan; alde batetik

uste nuelako nahiko zela bi orduz iraun zuen azalpena, are gehiago dinamiken bidez izan

da; eta, beste aldetik, formazioaren muinari heltzea nahi nuelako. Trantsizio hori ez nuen

behar bezala egin. Proiektuaren azalpenetik, esku-hartzearen gakoak agertzera ez nuen utzi

tartea hezitzaileek egitasmoa benetan zertan zen jabe zitezen. Hezitzaileek hori guztia azkar

samar egin nuenaren sentsazioarekin geratu ziren nire ustez. Nolanahi ere, ikastaro osoan

zehar proiektuaren inguruko zalantza gehiago aterako zirela pentsatzen nuen, eta horiek

argitzeko tartea egongo zela. Hau da, hasieran dena ondo argitu beharrean, ikastaroan

zehar egin ahal izango nuela ziur nengoen. Ez nuen ongi jokatu, baina. Suspertzaileek

argitasuna behar zuten lehen unetik bertatik, eta hori ez zuten jaso niregandik. Lasaitasunaeta

bai transmititu niela, baina une horretan bere kezka gorena zena ez nien argitu, hau da,

zein zen beraien egitekoa egitasmoan. Seguraski nire indarrak heziketa unearen garrantzian

jarri nahi nituelako, ez nuelako nahi beraien hezitzaile lana hortik kanpo zegoenarekin lotzea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!