26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 174

motibazio propioz ikastarora, ikastaroa egitea ezinbesteko baldintza zen gero egitasmoan

lanean aritzeko. Gauza ulergarria hori, jakina; izan ere, formazioan jasoko zutenaren

araberako dinamizazio edo esku-hartze estiloa gero praktikan pedagogikoan zezatela

baitzen nire asmoa. Halere, oso ezberdina zen hezitzaileak euren interes propioen arabera

etortzea, edo derrigorrez. Beraz, erakargarria eta esanguratsua bihurtu behar nuen

ikastaroa, finkatu nahi nituen oinarriak sendoak izan zitezen. Ekar ditzadan Aloñaren hitzak

argiago ikusteko ideia hori. Nik uste dut ia denek nagi horrekin hasi zutela ikastaroa:

“Hombre, gustora, baina ez dala gauza bat... “Ba begira hau eta hau emango degu, orduan nola

interesatzen zaiten ba joango naiz”... baina da gauza bat “Ah! baina irailan lehenengo kursillo bat

ematen dezute”. Eta bueno, bale. Jakin gabe ez zertarako zan eta ezer” (Aloña Salinas,

1.elkarrizketa).

4.3.3. Jauzia murrizteko ahaleginak

Lehenik, Kuadrillategi zer zen argitzeari ekin nion, euren kezka nagusia hori baitzen, eta

egitasmoaren zehaztasunak argituta, formazioaren mamira joan nintekeen. Lehengo urrats

hori ematea ezinbestekotzat jotzen nuen: batetik, hezitzaileen lasaitasunerako, eta bestetik,

formazioan garatu nahi nuen zeregin pedagogikorako eredua eta ikasbidea egitasmo jakin

horretan aurrera eramango nuelako. Hortaz, urritik aurrera euren zeregin pedagogikoa

burutuko zuten Kuadrillategi proiektuaren egitura eta ezaugarriak agertzera heldu nion.

Hezitzaileek proiektu berri batean parte hartu behar zuten, eta gehientsuenek hezkuntza

alorrean esperientzia eduki arren (hezkuntza ez formalari loturiko egitasmoetan, hain zuzen

ere), funtsezkoa zen lan egingo zuten testuinguru eta egitura berriaren xehetasunak

ezagutzea. Kuadrillategiren printzipio estrategikoak zein ziren agertu nituen, egitasmoa

beraren izaera esplikatzen duten oinarrietara joan nintzen, arazo teoriko konplexuetan sartu

gabe. Ez nuen hezitzaileak aspertzea, ezta burua nekatzea sakoneko ikuspegi teorikoekin.

Zuzen-zuzenean nukleora joan nintzen.

Kuadrillategi egitasmoak gazteen euskararen erabilera areagotzeko ikerketa-proiektua

bat zela azaldu nien. Bi ideietan oin egituratu nuen neure azalpena: bat, gaztetxoen

hizkuntza jokaeran eragiteko, egitasmoaren lan-unitatea lagunartea zela; eta bi, egitasmoak

nerabeen behar emozionalak eta afektiboak asetzeko norabidean jartzen zituela bere

indarrak, beraz aisialdiko heziketaren esparruan sartzen genuen egitasmoa zen, eta hortik

zetorkion alderdi hezitzailea edo pedagogikoa, eta horrek ematen zion zentzua, hain zuzen

ere, nire ikergaiari eta formazioari.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!