26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 173

Formazioaren parte hartuko zutenen usteak eta itxaropenak ere, heziketa mementoaren

kontzeptutik eta nik heziketaren inguruan agertu nahi nuen ikuspegitik oso urruti zeuden.

Hori banekien hasieratik. Horrela, formazioaren asmoa, bost kalitateetan oinarritutako eskuhartze

estilo jakin bat barneratzea eta horretan trebatzea baldin bazen, lehen-lehenik hori

guztia ongi kokatu behar nuen, hau da, hezitzaileek zekarten inertzia eta erresistentzia

guztiak gainditu behar nituen, bestela nekez egin nezakeen aurrera.

Horrela irudikatuko nuke egoera:

10. GRAFIKOA: Formazioa hasi baino lehenagoko egoera:

Hezitzaileen ikuspegia: Nire ikuspegia: muina, heziketa unea

Ikuspegi zabala, muinari heldu gabe

Markoa eta egitura: zer da Kuadrillategi,

gazteekin lan egiteko tresna eraginkorrak

bereganatzea (nola egin tailerrak, eskulanak...).

Euren hezitzaile esperientziatik eskuratutako

ikuspegia

Formaziorako nire asmoa: muinera

joatea, heziketa unera, alegia.

Horretarako bost elementuen teoria

aurkeztea, eta bitarteko didaktiko gisa

gorputza erabiltzea

Ikus dezakegun legez, leize handia zegoen hezitzaileen iguripenen eta nire formazio

ikuspegiaren artean

Esandakoak esanda, bazegoen beste traba bat. Aloñak oso ongi agertu zidana, gainera:

ikastaroa derrigorrezkoa zela. Hezitzaile bakar bat ere ez zen etorri bere borondatez eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!