26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 172

begira, o sea, ikusi Kuadrillategin ze behar dauden eta horri begira eta horri begira egindako

ikastaroa. Esan nahi det ba jorratu behar da Kuadrillategin... jorratu daiteke igual argazkigintza, ba

erakutsi nola egin daitekeen hori... gauza zehatzak” (Ibon Egaña, 1. elkarrizketa).

Bistan da, hezitzaileen hasierako ustea zela ikastaroa nahiko teknologikoa izatea, non

nik, formazioaren arduradunak, tresna jakin batzuk emanen nizkien gero gazteekin eta

hezkuntza-praktikan aplikatu ahal izateko. Ikastaroaren, eta hezkuntza-jardueraren ikuspegi

mekanikoa zuten, seguruenera ordura arteko bere esperientziak ahal erakutsi zielako.

Nolabait, lanabes batzuk jasoko zituztela espero zuten.

Uste hori zuten Ierak, Jonek, Maialenek, Leirek eta Demelsak. Jonen hitzek ongi asko

erakusten digute hori:

“.. ba nik pentsatzen nuan jakin beharko zela zer zan Kuadrillategi. Nik buruan nekan ideia:

gaztientzat eta dinamikak eta guzti hau... Ba esplikatuko zigutela nola burutu dinamika horiek

zuzenean: “Aizue! Gauza hau balio du honetarako, eta probatuko degu a ver nola egin

antzerkia...” “ (Jon Ormaetxea, 1. elkarrizketa)

Horrelako iguripenak zituztenak gehiengoa izan arren, baziren batzuk ez zekitela ziur zer

izango zen ikastaroa, aldez aurretikako ideia jakinik gabe joan zirenak, Maite, Idoia eta

Nerea kasuak esaterako:

“Egia esan ez nuen ezer pentsatu (...) Ez nintzen inongo ideiakin joan” (Nerea Elías, 1.

elkarrizketa).

Larraitzek, aldiz, berak ordura arte ikusitako ikastaroekin zerikusi handirik ez zuela

izango espero zuen. Ohikoa ez zen zerbait aurkitzea nahi zuen; hauexek ziren bere

iguripenak:

“Hombre egixe esan holako zerbait espero neban, ez neban espero... suposatzen neuan ez zela

izango tailerrak.. o sea tailerrak, gero umiekin aplikatu behar dogun tailerren esplikaziñua, gehixau

suposatzen neuan izango zela gu ba ez dakit... ba guregan lantzea sentzaziño honek edo egro

bestiengan apliketako zelan. Pentsau neban behintzat ez zala joko zerrenda bat eta venga hor...”

(Larraitz Arando, 1. elkarrizketa)

Larraitz gain, besteen iguripenek asko urruntzen ziren nire xedeetatik, eta ikastaroaren

edukietatik eta metodologiatik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!